Olentzero: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 83.213.11.24 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Josugoni wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
37. lerroa:
Beste hipotesia, "eskean ibiltzeko garaia" da: "''Oles egitea''", agur egitea alegia, gabonetako eta [[Santa Ageda]] bezperako kopla zaharretan maiz agertzen den esapidea da (''Zorion etxe honetako denoi/ oles egitera gatoz/ aterik ate ohitura zaharra/ aurten berritzeko asmoz''); hortik ''oles-aroa'', hau da, etxez etxe kantuan janari eta diru eskean ibiltzeko garaia, gero merendu edo afari legea egiteko. ''Olentzeroa < Oles (egiteko) aroa'' hipotesia [[Jose Maria Satrustegi]] etnografoaren oso gustukoa zen.
 
[[Julio Caro Baroja]] etnologoaren iritziz berriz, izena, eta batik bat hitz hasierako "O" hotsa, gabonetan kantatzen ziren elizako kantuekin lotua dago, maiz letra honekin hasten baitziren. Erdi Arotik datorren ohitura bati jarraituz, abenduaren 17tik 23arte Elizak “antifona nagusiak” abesten zizkioten Jesukristori. Antifonak, O letrarekin hasten dira: O Oriens (O Eguzki), O Rex (O Errege), O Emmanuel (O Jauna gurekin). Hortik dator gazteleraz esaten den debozinoa: Nuestra Señora de la O. Baita Frantzia aldean ere “les O de Noël” edo “les oleries” esaten dute, hau da, O letrarekin hazten diran antifonen aldia. Euskaraz “Olen-aroa”, “Olentzaroa”.
 
Azkenik, beste autore batzuen iritziz, "Olen" frantsesezko "noël" hitzaren metatesi batetik letorke, bainan forma lehena "Onen" da, ez "Olen".