«Germania»: berrikuspenen arteko aldeak

18 bytes added ,  Duela 8 urte
t
t
== Historia ==
 
Germaniaren parte bat, [[Rhin]] ibaitik [[Galiak|Galietaraino]], erromatarren mende egon zen; [[Augusto]] enperadoreak bitan banatu zuen K. a. zazpigarren urtean: Germania Beherea iparraldean, [[Kolonia (Alemania)|Kolonia]] hiriburu zuena, eta Germania Garaia hegoaldean, [[Maguntzia]] hiriburu zuena.
 
Germaniaren beste parteak (Germania Magna) muga egiten zuen Erromatar Inperioarekin, eta Rhin ibaia zuen mendebalean, [[Baltikoa]] eta [[Ipar Itsasoa]] iparraldean, [[Vistula]] ibaia ekialdean, eta [[DanubioaDanubio]] hegoaldean. Erromak ez zuen inoiz bereganatu Germaniaren parte hori, nahiz eta bertako herrien aurka etengabe borrokan jardun eta sarritan gurutzatu Rhin eta Danubio ibaiak. [[Zesar]]rek, adibidez, erasoaldiak jo zituen K. a. 55. eta 53. urteetan.
 
Germaniako barbaroei eusteko ''limes''ak, [[gotorleku]]ak, eraiki zituzten erromatarrek beren mugetan. Hala ere, IV. mendean, germaniar herriek limesak gainditu eta [[Erroma]] hartu zuten. Armaden bidez jaso zuen Germaniak Erromaren eragina; izan ere, armaden kanpamenduak zeuden tokietan hiri asko sortu ziren: Argentoratum ([[Estrasburgo]]), Bonna ([[Bonn]]), eta abar.
 
IV. mendean herri asko bizi ziren Germanian: [[godo]]ak ([[ostrogodo]]ak eta [[bisigodo]]ak), [[gepido]]ak, [[bandalo]]ak eta [[burgundiar]]rak ekialdean; [[alaman]]ak, [[frankofrankoak]]ak eta [[saliar]]rak mendebaldean; [[anglo]]ak, [[saxoi]]ak, [[frisiar]]rak eta [[lonbardo]]ak iparraldean.
 
== Erreferentziak ==
34.912

edits