Ramses III.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
27. lerroa:
=== Greba Deir el-Medinan ===
Errege hilobietako langile komunitateak (gaur egun [[Deir el-Medina]] bezala ezagutzen denan kokatua), hiru greba egin zituen Ramses III.aren erregealdian. Greba hauek, gizateriaren historian dokumentaturiko lehenak izan ziren, horietakoren batzuk, gaur egun [[Turingo Egiptoar Museoa]]n kontserbatzen den [[papiro]] batean biltzen direlarik. Greba hauek, jaki arrazioak banatzerako orduan atzeratu izanagatik gertatu ziren (Egipton, ez zen txanpondutako txanponik egon [[Egiptoko XXX. dinastia]]rarte, [[K. a. IV. mendea]]n), langileen soldataren zati zirenak.
[[Fitxategi::Egypt.Deir-al-Madinah.01.jpg|thumb|200px|Deir el-Medina]]
 
Langileek, hogei egun baino gehiago zeramatzaten janaririk gabe, [[Tebas (Egipto)|Tebas]] ekialdeko gobernariak eta honen jarraitzaileek, bidalketa eten baitzuten. Lau hilabete beranduago, gatazka bizitu egin zen. Jakien entregatzea, berriz ere atzeratu egin zen, oraingoan hamazortzi egun, eta langileek, eurena zena aldarrikatu behar izan zuten beste behin, baina behar adina janari ez zuten jaso. Arrazoi honegatik, [[Medinet Habu]]ko [[Tutmosis III.a]]ren tenplura joan ziren, non euren kexuak adierazi zituzten, erregea bera informatua izan zela eskatuz eta honako hau aldarrikatuz: "Gosea dugu, hilabete honetako hamazortzi egun igaro dira... hona, goseak eta egarriak bultzatuta etorri gara, ez dugu jantzirik, ez oliorik, ez arrainik, ezta lekalerik ere. Idatz zaiozue hau [[faraoi]]ari, gure jaun ona, eta [[chaty]]ari, gure buruzagia. Gure janaria eman diezagutela!". Apaizek, negoziaketa gogorrak eta agertu eta desagertu egiten ziren grebak jasan behar izan zituzten, eta, egoera nola amaitu zen ziur ezagutzen ez den arren, une horretatik aurrera, [[nekropoli]]an lapurretak ugaritu egin zirela ezagutzen da.