«Abidos (Egipto)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:GD-EG-Abydos001.JPG|thumb|300px|right|Seti I.aren tenplua, Abidos (Egipto).]]
{{Argitzeko|Antzinako Egiptoko hiriari|Abidos}}
'''Abidos''' ([[antzinako egiptoera]]z:egiptoeraz ''Abdju''), [[Egipto Garaia|Egipto Garaiko]] hiri zaharrenetakoa eta VIII. [[nomo]]ko hiriburua. [[Seti I.a]]ren eta [[Ramses II.a]]ren [[zenotafio]]ak daude han. Egipto Garaiko hiri garrantzitsuenetakoa izan zen, monarkia tiniten garaiko erregeen [[nekropoli]]a.
 
[[Nilo]]ren mendebaldean dago, 11 km-ra, 26° 10' N latitudean, hau da, gaur egungo el-'Araba el Madfuna eta al-Balyana herrietatik hurbil.
Gaur egun, Seti I.aren oroigarrizko tenpluagatik, Ramses II.aren tenpluagatik eta Osirisen tenplu handiarengatik da ezaguna Abidos. XIX. dinastiaren inskripzio bat dago han, [[Abidoseko Errege Zerrenda]] deritzona: Egiptoko faraoi dinastiko gehienen zerrenda kronologiko bat da, Menesetik hasi eta Ramses I.rainoko faraoiei buruzko [[kartutxo egiptoar]]rez osatutako zerrenda.
 
Abidosen aurkitu zituzten, halaber, 1997an, Günther Dreyer alemaniar arkeologoak eta haren lankideek inoiz aurkitu diren idazkera-dokumentu zaharrenak: buztinezko 300 pitxer eta oholtxotan grabatutako hieroglifiko-karaktereak dira, eta erregeari salgaietan (lihoa, olioa...) ordaindutako zergak irudikatzen dituzte, besteak beste. Aro Aurredinastikoko [[Horus Eskorpioi II.a]]ren hilobian aurkitu zituzten, Abidosko [[Umm el-Qaab]] nekropolian, eta K.a. 3.300-3.200 urtekotzat jo zituzten, [[karbono-14a14]]renaren bidez.
 
== Kanpo loturak ==
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/10/4}}
{{coord|26|11|5.50|N|31|55|7.96|E|display=title}}
 
[[Kategoria:Antzinako Egiptoko hiriak]]