Eskusoinu txiki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
9. lerroa:
 
Trikitia gutxietsia eta gaizki ikusia zegoen jendartean: apaiz katolikoek "infernuko hauspoa" esaten zioten, gazte jendea [[dantza]] lotuan egitera tentatzen baitzuen, Elizak dantza horiek debekatzen zituen garaietan. Eliza, udala eta gobernu zibila baturik zeuden eskusoinuaren kontrako gerra batean, erromeriak debekatuz eta kasuren batean, baita dantzariak eta musikariak atxilotuz ere. [[Eusko nazionalismo]]ak ere ez zuen eskusoinua euskal soinu-tresna jatortzat hartu gerraostera arte. Gainera, "soinu handi" edo akordeoi monotonikoak "soinu txikiak" baino ospe handiagoa zuen jendartean, akordeoilariak solfeoa ikasitakoak izan ohi baitziren, besteak ez bezala.
 
== Trikitixa Euskal Herrian ==
[[Akordeoi]] diatonikoari buruzko lehen datu idatzia 1889.urtekoa da. Bertan Juan Carlos Guerrak [[Urkiola]]ko [[erromeri]]an kokatzen du “novisimo acordeón edo akordeoi diatoniko berri bat” deitzen duena. Nondik etorri eta zabaldu ote zen berriz, ez dago argi. Bi teoria nagusi daude honen inguruan. Zabalduena, trenbidea egitera etorri ziren [[Alpe]]etako langileek (Frantses nahiz Italiarrek) bidez etorri zena da. 1890.urtean [[Altsasu]]n ateratako argazki batean soinu txikia azaltzen da. Beste teoria batzuen arabera zabalkundea [[Bilbo]]tik [[Gipuzkoa]]ra izan zen. Bilbotik [[Arratia]]ra, [[Zornotza]]ra, [[Gernika]]ra, Lea Artibaira eta ondoren [[Elgoibar]]rera, [[Gelatxo]]ren ingurura eta [[Eibar]]rera, Elgetaren ingurura. Zengotita denda Bilbon zegoen, seguruenik [[Honner]] markakoak ziren lehen soinuak eta Zengotitak komertzializatzen zituen. Garbi dago akordeoi diatonikoa [[Europa]] guztira zabaldu zela XIX.mendearen amaieran, itsasontziz, trenez eta modu guztietan.
 
== Trikitilariak ==