Elkarte gastronomiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Gaztelubidea elkartea.jpg|thumb|rgiht|300px|[[Gaztelubide]] elkarte gastronomikoaren aurrean, [[Donostiako Danborrada]] prestatzen.]]
 
'''Elkarte gastronomikoak''', [[Gipuzkoa]] eta [[Nafarroa]]ko iparraldean '''soziedade''', [[Bizkaia]]n '''txoko''' eta [[Iruñea]]n '''peña''' izenez ere ezagutzen direnak, bereziki [[Euskal Herria]]n hedaturik dauden [[elkarte]]ak dira, helburu nagusitzat bertako bazkide diren lagunei aisirako eta otorduetarako tokia eskaintzea dutenak.

[[Donostia]]n sortu ziren [[XIX. mendea]]ren erdialdean, garaiko turismoaren bultzadak ekarritako aisiaren [[pribatizazio]]ari aurre egin eta bertako [[taberna]] eta [[sagardotegi]]ei ezarritako ordu-murrizketen ondorioz. Geroztik, hasiera batean Gipuzkoara eta ondoren Euskal Herri osora zabaldu eta [[euskal kultura]]ren osagai deigarrienetakoa bilakatu dira, [[koadrila]] izeneko taldearekin batera. [[Donostia]]n elkarte gastronomikoak hiriaren ikur dira eta parte hartze nabarmena dute [[Donostiako Danborrada]]n. Aldi berean, [[kirol]] eta kultura ekitaldien bultzatzaileak ere izaten dira.

Hasiera batean eta [[XX. mendea]]n zehar elkarte gastronomiko anitzek [[gizon]]ak soilik hartzen zituzten bazkide gisa eta emakumeei debekatu egiten zitzaien, baina egun sexu-bereizketa gainditu den ezaugarria da. Funtzionamenduari dagokionez, taberna arruntetan ez bezala, elkarte gastronomiko bateko kideek eurek hartu, prestatu eta zerbitzatzen dituzte edariak eta janariak, [[autogestio]] printzipio batez: irabazi asmorik gabeko elkarteak izanik, aldiro bazkide-talde bakoitzak kontsumitu duena idatzi eta kostua bakarrik ordaintzen du, dagokion dirua kaxa komun batean sartuz eta gastu orokorrak aldiroko [[kuota]] batez estaliz.
 
== Ezaugarriak ==