Ganbara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ar, bar, be, be-x-old, ca, cs, de, eo, es, fa, fi, fr, gl, he, id, io, it, ja, ko, mk, nl, pl, pt, ro, ru, simple, sv, tr, uk
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Argitzeko|teilatu azpiko lekuari|Ganbera}}
[[FileFitxategi:Attic-roof-DE-0a.jpg|thumb|275px|Ganbara bat]]
[[FileFitxategi:Barcelona, Casa Batlló, innen, Dachboden.jpg|thumb|275px|Etxebizitza bihurtutako ganbara eraldatua, [[Casa Batlló]] (Bartzelona).]]
'''Ganbara''' teilatu azpiko solairu edo gela da, gehienetan sabai inklinatua izaten duena.
 
Gehienetan trasteak-eta gordetzeko erabiltzen da, baina eraldatuz gero, beste gelak lortzeko ([[egongela]], [[logela]] eta abar) erabili daiteke, baita [[etxebizitza]] osoak egiteko. Horretarako, aireztapena eta argi-sarrera behar beharrezkoak izaten dira, leku hau bizigarri izateko. [[Baserri]]etan-eta, uzta, [[zereal]]ak, fruituak eta bestelako etekinak gordetzeko erabili izan da eta bestelako izen ugari hartu: '''mandioa''', '''aletegia''', '''selaurua''', '''ganerra''' eta abar.
 
Etxeko [[tenperatura]] kontrolatzeko ganbarak garrantzi handia du, bertako aire geldoa isolatzaile ona baita. Hala ere, teilatua ondo isolatua ez badago, bertako tenperatura jasanezina izan daiteke: hotz-hotza kanpoan hotza denean eta bero-beroa eguzkiak bete-betean jotzen badu.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Teilatu]]
* [[Garai (eraikina)]]
 
{{commons|Category:Attics}}