«Ferra-saguzar mediterraneo»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Ekokokapena ==
20-30 ms-ko luzera duten frekuentzia konstanteko [[ekokokapen]]-pultsuak emititzen ditu, 104-109 kHz bitarteko energia maximoko frekuentziarekin<ref name= "Dietz"/>. Karaktere morfologikoekin gertatu bezala, ekokokapen-pultsuak ere ferra-saguzar ertainarekin nahas daitezke.
 
== Banaketa ==
Iberiar penintsulako lurralde ia guztian aurkitu dira koloniak, nahiz eta sekula aurkitu ez den gune handiak badauden, Portugal hegoaldea, esaterako. Euskal Herrian ere banaketa orokorra du, baina gainerako errinolofidoak baino urriagoa da. Klima atlantiarreko guneetan haranen behealdeak hautatzen dituzte eta kolonia gehienak kostaldeko lurralde baxuetan lokalizatu dira<ref>{{erreferentzia| egilea= Aiharza JR |urtea= 2001 |izenburua= Quirópteros de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa: distribución, ecología y conservación |argitaletxea= EHU |lekua= Bilbo}}</ref>. Hala ere, badira koloniak [[Araba]]n, [[Nafarroa]]n eta [[Ipar Euskal Herria]]n ere.
 
== Habitata ==
Bizimodua [[leize]]etara mugatuen duen espezietariko bat da. Hala ere, kobazuloez gain, era guztietako lurrazpiko zuloak erabiltzen ditu koloniak ezartzeko, izan upategi, meategi edo tunelak<ref name= "Krapp"/>. Gordelekuaren inguruan landaredi natural minimoa beharrezkoa dute, zuhaixka edo zuhaitzak, batez ere.
 
Izaera mediterraneoa duen arren, klima nahiko hotzak jasateko gai den animalia da, eta itsas mailatik 1.000 metroraino aurkitu dira kumatze-koloniak. Ale ez-ugaltzaileak mendiguneetako leizeetan ikustea ohikoa da, aipaturiko altuera baino gorago.
Araldia udazkenean ematen da, normalean kumaldia jazotzen den gordelekua ez den beste guneren batean. Zenbait kasutan [[harem]]en presentzia detektatu da, eta litekeena da ugalketarako sistema sozial ohikoa izatea.
 
Kumatze-koloniak martxoa erdialdean hasten dira sortzen eta etorrera nahiko bat-batekoa izan ohi da, bi asteren buruan koloniak ezarrita geldituz. Batzuk hibernazio-guneetatik zuzenean joaten dira; beste batzuek, ordea, beste gordeleku batzuk erabiltzen dituzte kumatze-koloniarekin bildu aurretik. Kolonia hauek ekaina erdialdera arte irauten dute. Bitarte honetan, ferra-saguzar mediterraneoek beste hainbat espezierekin partekatzen dituzte gordelekuak, talde dentsoak osatuz. Espezie ohikoenak bere generokideak, [[arratoi-belarri ertain]]a (''Myotis blythii'') eta [[Geoffroy saguzar]]ra (''Myotis emarginatus'') izaten dira<ref name= "Dietz"/>.
 
Kume jaioberriek 3-4 gramo pisatzen dituzte eta 4-5 asteren buruan hasten dira lehen hegaldiak egiten. [[Heldutasun sexual]]a, aldiz, 2-3 urterekin lortzen dute emeek<ref name= "Krapp">{{erreferentzia| egilea= Krapp F (ed) |urtea= 2004 |izenburua= Handbuch der Saugetiere Europas |argitaletxea= Aula Verlag}}</ref><ref name= "Dietz">{{erreferentzia| egilea= Dietz C, von Helversen O, Nill D |urtea= 2009 |izenburua= Bats of Britain, Europe & Northwest Africa |argitaletxea= A&C Black |lekua= Londres}}</ref>.
== Bizimodua ==
Kumatze garaian batez ere espezie taldekoia da. Kumatze-koloniatan dozenaka gutxi batzuetatik 600 alerainoko taldeak bildu daitezke. Animalia [[sedentarimo|sedentarioa]] da, eta kolonia batek urtean zehar erabiltzen dituen gordelekuen arteko distantzia kilometro gutxi batzuetakoa izan ohi da, normalean. Ezagutzen dira, hala ere, 100 km-rainoko mugimendu ezohikoak.
 
[[Hibernazio]]a ere lurpeko gordelekuetan egiten dute eta koloniak kumatze-kolonien antzeko tamaina izaten dute. Gordeleku erlatiboki epelak hautatzen dituzte, 7 eta 15º&nbsp;°C bitartekoak.
 
== Antzeko espezieak ==
252.705

edits