Ferra-saguzar handi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
34. lerroa:
* ''Pisua'': 30 [[gramo|gr.]].
 
Euskal Herriko [[Rhinolophidae|errinolofido]] handiena da. Besaurrearen luzera 50,5 eta 60,2 mm bitartekoa izan ohi da eta emeak arrak baino apur bat handiagoak dira. Pisua, aldiz, 14,6 eta 31,6 gramo bitartekoa izan ohi da. Ilajea luze, leun eta dentsoa da eta ez da mintzen ertzetan zehar zabaltzen. Kolorea marroi-grisaska eta gorriaren artekoa izaten da, alde bentrala dortsala baino argiagoa. Gazteak argiagoak eta grisaxkagoak izaten dira. Zelaren ertzak ahurrak dira eta prozesu konektiboa altua da, ertz borobilduna. Laugarren hatzeko lehen falangea, bigarrenaren luzeraren erdia baino handiagoa da. Buztana tibia baino dezente luzeagoa da, eta ondorioz, [[uropatagio]]aren atze-ertzak angelu nabarmena eratzen du. Hortz-formula <math>\frac{1.1.2.3}{2.1.3.3}</math> da eta goiko lehen [[aurreko hagin]]a oso txikia da eta ezpainetarantz desplazaturik dago. Ondorioz, [[letagin]]a eta atzeko [[aurreko hagin]]a kontaktuan daude.
 
Euskal Herrian ez dago besaurrearen tamaina gainezarri daitekeen beste espezierik, eta tamainarengatik erraz bereizten da gainerako generokideetatik.
52. lerroa:
 
== Banaketa ==
Latitudeari dagokionez estua, baina longitudeari begiratuta banaketa zabala duen espeziea da. Europako atlantiar kostatik [[Japonia]]raino hedaturik dago, baina latitude tarte estuan. Iparraldeko muga, Europan [[Herbehereak|Herbehereetan]], [[Britainia Handi]]ko hegoaldean eta [[Kaukaso]]n dago. Asian, berriz, [[Gobi]] basamortuak ezartzen du muga. Hegoaldeko muga, [[Sahara]] eta [[Arabia]]ko basamortuek eta [[Himalaia]] mendikateak ezartzen dute<ref name= "Dietz"/>.
 
[[Iberiar penintsula]] ia guztian aurkitu da, nahiz eta [[Aragoi]] eta [[Gaztela Mantxa]]n zita gutxi ezagutzen diren. Euskal Herrian, berriz, espezie ugaria da eta gordeleku asko ezagutzen dira [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n eta [[Nafarroa]] iparraldean, batik bat<ref>{{erreferentzia| egilea= Aiharza JR |urtea= 2001 |izenburua= Quirópteros de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa: distribución, ecología y conservación |argitaletxea= EHU |lekua= Bilbo}}</ref>.
59. lerroa:
Zuhaitz edo zuhaixka estaldura minimo bat bada, askotariko inguruneetan bizi daitekeen saguzar-espeziea da. Presentzia baldintzatzen duen faktore nagusia, gainerako saguzar gehienekin gertatu bezala, gordeleku-eskuragarritasuna da. Animalia haitzulotarra da, baina haitzuloez gain mea, tunel, upategi eta bestelako lurpeko guneetan aurki daiteke. Nekazaritza inguruko eraikuntzetako gune ilun eta lasaietan ere gorde daiteke<ref>{{erreferentzia| egilea= Gaisler J |urtea= 2001 |izenburua= Greater horseshoe bats - activity, foraging behavior and habitat use |aldizkaria= British Wildlife |alea= 6 |orrialdeak= 69-77}}</ref>.
 
Kumatze-kolonia gehienak 1.000 metroko altueratik behera aurkitu dira, baina ale bakan eta ez-ugaltzaileak 1.600 metrotik gora ere behatu izan dira<ref name= "Dietz">{{erreferentzia| egilea= Dietz C, von Helversen O, Nill D |urtea= 2009 |izenburua= Bats of Britain, Europe & Northwest Africa |argitaletxea= A&C Black |lekua= Londres}}</ref>.
 
== Elikadura ==
67. lerroa:
 
== Ugalketa eta ontogenia ==
Maiatzean kumatze-kolonia sortuko den gunera iristen hasten dira aleak. Iristen lehenengoak ernari dauden emeak eta aurreko urtean jaiotako bi sexuetako gazteak izaten dira. Ondoren, gainerako eme ugaltzaileak eta ar helduak iristen dira. Guztiak elkartzean 30-100 alez osaturiko koloniak eratzen dituzte. Ar helduak kolonian mantentzen dira kumeak jaio bitartean. Gertakari hau ekaina amaiera eta uztaila hasiera bitartean ematen da<ref>{{erreferentzia| egilea= Issel B, Issel W |urtea= 1960 |izenburua= Beringungsergebnisse an der Grossen Hufeisennase (Rhinolophus ferrumequinum) in Bayern |aldizkaria= Bonn. Zool. Beitr. Sonderheft |alea= 11 |orrialdeak= 124-142}}</ref><ref name= "Ram"/>.
 
Gazteak jaio eta 3-4 astera hasten diren hegan, eta beren kabuz bizitzeko gai direnean, 40-50 egun ingururekin, eme helduak udako gordelekua uzten hasten dira. Kumatze-kolonia hau uzten azkenak ale gazteak izaten dira.
 
Emeek 3-4 urterekin lortzen dute [[heldutasun sexual]]a<ref>{{erreferentzia| egilea= Ransome RD |urtea= 1995 |izenburua= Earlier breeding shortens life in female greater horseshoe bats |aldizkaria= Phil. Trans. Soc. Lond. B |alea= 350 |orrialdeak= 153-161}}</ref><ref name= "Ram">{{erreferentzia| egilea= Ransome RD |urtea= 1990 |izenburua= The natural history of hibernating bats |argitaletxea= Cristopher Helm |lekua= Londres }}</ref>. Espezie honen bizi-luzetasuna 30 urterainokoa izan daiteke, nahiz eta badirudien gutxi direla 15 urte baino gehiago bizitzen diren animaliak (Dietz et al. 2009)
 
== Bizimodua ==