Fauvismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Fauvismoa''' ([[frantses]]ezko ''fauve'' hitzetik dator, hots, ''basapiztia'') [[XX. mende]]ko hasieran sortu eta biziraupen laburra izan zuen [[margolaritza]] modernoko mugimendua izan zen.
 
Izadiaren formak bere horretan irudikatzea erdeinatzen zutelako eta margoen harmonia ''"basatiak"'' eratzen ahalegintzen zirelako, fauvista -basati, alegia- esan zitzaion [[1905]]ean [[Paris]]en erakusketa bat egin zuen margolari gazte talde bati, eta fauvismo deitu zioten haiek sortu zuten higikundeari. [[Margolari]] talde honen arabera, [[arte]]lanaren ezaugarri piktorikoak bereziki nabarmendu behar ziren eta, [[inpresionismo]]an ez bezala, [[kolore]]aren indarra aldarrikatzen zuen irudikapenaren gainetik.
 
Pintura-mugimendu gisa, [[1900]]aren inguruan hasi zen eta bere azkenak [[1910]]tik aurrera ere kausi ahal izan arren, berez 3 urte besterik ez zuen iraun ([[1905]]-[[1907]]) eta hiru erakusketa baino ez zituen izan. Estilo honen buruak [[Henri Matisse]] eta [[André Derain]] izan ziren.