Fariseu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[FileFitxategi:JesusPharisees.jpg|thumb|[[Gustave Doré]]: Jesus eta farisearren arteko eztabaida]]
'''Farisear''' ([[hebreera]]z: פרושים, ''perushim'' "bereizitakoak"), antzinako [[judu]]en artean, legearen aginduak, itxuraz bederen, hertsiki betetzen zizutenen taldekoa izan zen. Garrantzia handia izan zuten farisearrek [[Joan Hirkano]]ren garaietatik aurrera (K.a. 135- K.a. 105), errege [[asmonear]]rek jazarri bazituzten ere. Legeari oso atxikiak ziren; ahozko tradizioaren arabera argitzen zuten legea, eta hura zehaztu eta berrikuntzak sartzen zituzten. [[Ebanjelio]]etan itxurakeria leporatzen zaie (hortik farisau hitzaren zentzu txarra, itxurati eta azal huts bezala). Haiei esker iraun zuen bizirik judaismoak 70. urteko hondamendiaren ondoren.