Euskararen debekua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
104. lerroa:
 
=== Euskararen debekua hezkuntzan gaur egun ===
Gaur egun ere Euskal Herriko leku askotan, ez da posible hezkuntza publikoan euskaraz ikastea. [[Nafarroa]]ko [[Euskararen Foru Legea]]k, adibidez, Nafarroa hiru eremutan banatzen du. Eremu ez-euskaldunean ez dago aukerarik [[D eredua]] edo [[B eredua]] aukeratzeko. [[Ipar Euskal Herria]]n ere ez dago aukerarik euskaraz osoki ikasteko hezkuntza publikoan. Egoera bera da [[Trebiñu]]n ere. Nafarroako alde mistoan, G, A eta D ereduak ditugu. D ereduan ikasi ahal izateko trabak oso handiak dira, hala ere. Alde horretan [[G eredua]]ren beherakada oso nabaria da, A eredua mantentzen den bitartean, eta D ereduan eskaria eskaintza baina handiagoa da.<ref name="ikaslealternatiba">{{Liburu erref|izenburua=Eskola euskalduntzeko ikasle alternatiba|urtea=2003|argitaletxea=Ikasle Abertzaleak|url=http://euskalherria.indymedia.org/media/2003/05/7203.pdf}}</ref>.
 
Euskal Autonomia Erkidegoan, legez, 16 urterekin ikasle guztiek euskaraz eta gazteleraz egiten jakin beharko lukete. Hori, ordea, ez da gertatzen. ''Eskolak euskaldundu behar du'' ekimenak bildutako datuen arabera, Euskal Herri osoko 3 ikasletik 2k ez dakite euskaraz derrigorrezko eskolaldia bukatuta. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak desberdinak badira ere, oro har, D ereduan ikasten duten 3 ikasletik 2k lortzen dute euskaraz ondo egitea; B ereduko 3tik 1ek; eta A ereduko inork ere ez.<ref>{{Web erref|url=http://www.euskalherria.info/?q=fr/node/9521|lana=Eskolak euskaldundu behar du|argitaletxea=Euskalherria.info|sartze-data=2011-5-21}}</ref>