«Estoizismo»: berrikuspenen arteko aldeak

3 bytes removed ,  Duela 7 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (r2.7.3) (robota Erantsia: vi:Chủ nghĩa khắc kỷ)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
== Kronologia eta pertsonaiak ==
 
[[Zenon Zitiokoa]]ri zor zaio estoizismoaren sorrera. [[Txipre]]ko [[Zitio]] hirian jaioa K. a. 332 urtean, [[Atenas]]era heldu eta [[ziniko]]en eta [[eskola megariko|megarikoen]] ikasbideak jarraitu zituen <ref>{{es}} Juan Berraondo, ''op. cit.'', 11. orrialdea.</ref>. 40 urte zituelarik ''[[Estoa]]'' izeneko eskola sortu zuen eta bere ideiak bere bizitzarekin uztartzeko zuen jarrera dela-eta, ospetsu bihurtu eta ''estoan'' jarraitzaile asko, estoikoak alegia, bildu zituen. [[Zenon Zitiokoa]] hil eta gero, [[K. a. II. mendea]]n estoikoen aurrealdean jarraitu zuten hurrenez hurren [[Kleantes]]ek eta [[Krisipo]]k. [[Krisipo]] izan zen estoizismoaren irakaspen eta ideiak finkatu zituena, estoikoen baitan zabaltzen ziren joera heterodoxoen aurka <ref>{{es}} Jorge Gómez: [http://books.google.es/books?id=7XPIUAAzRR0C&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false. Historia de la filosofía.], (XI. kapitulua: Génesis y desarrollo de la Stoá), 1. bolumena, 432. orrialdea.</ref>. Euren ideiekin jarrera zorrotz eta itxia zutelarik, aurreko hirurek antzinako estoizismoa osatzen dutela esan daiteke, eklektikoa eta [[Aristoteles|aristotelismoaren]] aurka moderatuagoa izan zen estoizismo ertainari bide emanez <ref>{{es}} Juan Berraondo, ''op. cit.'', 12. orrialdea.</ref><ref>{{es}} Jorge Gómez: ''op. cit.''. 432. orrialdea.</ref>. Irekiagoa zen estoizismo ertainaren ordezkari nagusiak, K. a. II. eta I. mendean bilakatuko zena, [[Posidonio]] eta [[Panezio]] izan ziren. Garai honetan, [[Zizeron]] ere estoikotzat hartu behar da, baina zentzu zabalean. [[Epikteto]], [[Seneka]] eta [[Marko Aurelio]] izan ziren ''Stoa'' erromatar eta berriaren pertsonai nagusiak I. eta II. mendeetan. Azken garai honetan, estoizismoak kezka moral eta erlijiosoa erakusten ditu batez ere.
 
Aurreko pertsonaia nagusi horietaz gainera, beste filosofo asko bildu ziren estoizismoaren ikasbidera. Aintzinako estoizismoaren baitan, [[Zenon Tarsokoa]], [[Diogenes Babiloniakoa]] eta [[Antipater Tarsokoa]] filosofoak izan ziren, [[Krisipo]] ondoren, ''Stoa'' eskolako hurrengo buruak. Estoiko ezagunak izan ziren, garai berean, [[Perseo Zitiokoa]], [[Ariston Kiosekoa]], [[Esfero Bosforokoa]], [[Herilo Kartagokoa]], denak [[Zenon Zitiokoa]]ren ikasleak, eta [[Krates Mallusekoa]].
=== Etika ===
 
Fisikan defendatzen duten [[determinismo]]ak eragiten dio estoikoen etikari. Izatez arrazionala, bere arrazoia hazi eta goratzen duen hori egin behar du bizitzan, gizakiak bere ''oikeiosis'' edo senak esaten dien bezala bilatzen baitu beretzat ona dena. Jakintsua gizaki handiena eta aberatsena, esklaboa, txiroa, zaharra eta gaixoa izan arren <ref>{{fr}} Pierre Grimal, ''op. cit.'', 7. orrialdea.</ref>. Mundua den bezala denez, ''sophos'' edo gizaki jakintsuak, bertutea duenak, halabeharra onartzen du, ona baita berez mundua, logosak eraiki zuelako. Naturaren arabera bizi behar da, beraz<ref>"Naturaren arabera da gizakiaren xede gorena, bertutez bizitzearen berdina dena, naturak bertutera baikaramatza. [...] Gizon zoriontsuaren bertutea eta bizitzaren orden ona norberaren senetik sortzen dira, dena gobernatzaren duenaren borondatez. Diogenesek espreski dio xede gorena naturazko gauzen hautaketan zuhurtasunez jokatzea dela.[...] Bertutea arrazoizko jarrera da, norberak hautatua, kanpoko desira edo bitartekorik gabe. Horixe da zoriona ..." (Diogenes Laerzio, ''Filosofoen bizitzak'', VII, 85-90).</ref>. Hori da modu bakarra ''eudaimonia'' edo zoriontasuna lortzeko <ref>''Ataraxia'' kontzeptua ere erabili ohi da zoriontasun kontzeptu hori adierazteko, baina hori batez ere epikurearrek landutako kontzeptua da.</ref>. Giza natura okertzen denean, bertutera heltzeko ekidin behar den ''pathos'' edo grina sortzen da. Lau motako grinak bereizi zituen [[Krisipo]]k: oinazea (indarrean dagoen ezbehar batengatik), beldurra (etorkizuneko ezbehar batengatik), plazerra (indarrean dagoen zorion batentgatik) eta desira (etorkizuneko zorion batengatik)<ref>Iraganeko oinazeak, beldurrak, plazerrak eta desirak iraganak dira eta beraz, ez dute gure baitan grina piztu behar.</ref>. Atsekabea gainditu eta zoriontsua izateko, gizakiak ''apatheia'' delako jarreraz bizi behar du, grinak baztertuz eta bertutez, naturaren arabera alegia, jokatuz <ref>Egungo hizkuntzan ''apatia'' hitzak indiferentzia edo sentikortasun eza adierazten badu ere, estoikoentzat atsekabearen iturri diren grinak eta desirak albo batera uztea eta naturak eta halabeharrak dakarrena onartzea da. Jarrera hau ulertzeko ekialdean jatorri duen esaera hau aipa daiteke: "Gaizkiak erremediorik badu, zertarako kexatu?. Erremediorik ez badu, zertarako kexatu?".</ref><ref>{{es}} Mariano Moreno Villa: [http://books.google.es/books?id=Ka4iVXU0hLMC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false Filosofia. Volumen III: Ética, Política e Historia de la Filosofía (I).], 452-453 orrialdeak.</ref>.
 
Estoikoen iritziz, gizakiak izaera bikoitza du: animala eta arrazionala. [[Logos]]ak piztutako izaera arrazionalean kokatzen dira ongia eta gaizkia. Ongia logosak sortutako adimen eta arrazoiaren hazkundea eragiten duen bertutea da. Gaizkia arrazoiaren akatsa besterik ez da. Gizakiaren baitan ez dauden gauzak (osasuna, aberastasuna, edertasuna, ...) ordea ez dira ez onak ez txarrak baizik eta arduragabeak. Erabateko ongia ezagutu eta burutzen dutenak dira benetako jakintsuak. ''Logos'' delakoaren aurka jotzen dutenak ergelak dira. Hasierako estoikoek jakintsuen eta ezjakinen arteko bereizketa erabatekoa defendatu bazuten ere, gerora guztizko ongia jakintsu bakan batzuen esku zegoela aitortuz, gizakien gehiengoak gauzak era onargarri edo komenigarri batez egin zezakeela onartu zuen, arrazionaltasunez, ''kathekon'' delakoa betez <ref>{{es}} Carlos García Gual: ''[http://revistas.um.es/daimon/article/viewFile/14261/13751 El sabio epicúreo y el sabio estoico]'', 4. eta 9. orrialdeak.</ref>.
 
Gizakiaren askatasunaren gaiari buruz, errealitateari egozten zaion determinismoa dela eta, gizakiaren [[erabakimen aske]]aren eza arbuiatu zaio estoizismoari. Estoikoek benetako askatasuna ''logos'' delakoaren araberako bizitzan datzala diote, norberaren baitan dauden gauzetan erabakiz eta gure baitan ez dauden gauzak onartuz. Horrela, natura onartuz bizi den jakintsua da egiazko askea eta ergela egiazko esklabo <ref>{{es}} Jorge Gómez: ''op. cit.''. 443-450 orrialdeak.</ref>. Ildo horretatik, [[suizidio]]a aukera erreal gisa agertzen da estoikoen pentsamenduan, betiere arrazionaltasunez planteatzen bada: Senekak gizakiaren benetako ekintza askea dela aipatu zuen.<ref>J. M. Rist: ''op. cit.'', 242. orrialdea.</ref><ref>[[Zenon Zitiokoa]], [[Kleantes]] eta [[Antipater Tarsokoa]] estoikoak suizidioz hil zirela aipatzen dute [[doxografia|doxografoek]].</ref>
252.705

edits