Estatistika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
151. lerroa:
Estatistikak bi alde ditu: batetik, metodo estatistikoaren oinarriak eta teknikak garatzen dituen '''estatistika teorikoa''' edo '''estatistika matematikoa''', jakintza arlo zientifiko bateratua dena; bestetik, metodo horiek egokitu eta aplikatu dituzten arloak, '''estatistika aplikatua''' izenburupean. Aplikazioei dagokienean, estatistika [[metodo zientifiko]]a oinarritzen diren zientzia eta jakintza arlo guztietan erabiltzen da: datuak non, han baliatu behar da estatistika horien azterketa egiteko.
 
Aplikazio arloa zein den, metodo estatistiko bereziak erabili behar dira eta sarri metodo orokorrak egokitu egin behar izaten dira. Hori dela eta, jakintza arlo bakoitzean, horretarako metodo estatistiko bereziak garatu eta aztertzen dituzten diziplinak daude, hala nola, [[ekonometria]], ekonomian; [[epidemiologia]], medikuntzan; [[psikometria]], psikologian; [[bioestatistika]], biologian; [[astroestatistika]], [[astronomia]]n; [[merkatu-ikerketa]], [[marketin]]en; [[geoestatistika]], lur-zientzietan; [[antropometria]] eta abar. Izen berezirik gabe, estatistikak rol garrantzitsua betetzen ditu beste zientzia eta diziplina askotan, hala nola [[soziologia]]n (pertsonak hautatzeko laginketa-metodoak baliatuz, adibidez), [[enpresa]] ([[kalitate-kontrol]]ean, besteak beste), [[finantz]]etan (denbora serieak aztertuz, aktiboen kotizazioen aurresanak egiteko) eta [[ingeniaritza]]n (sistemen fidagarritasunari buruzko datuak jaso eta aztertzeko, besteak beste). Estatistika-metodoak baliatu eta garatu egiten dituzten diziplina arteko arlo aplikatuak ere sortu dira, hala nola [[ilara-teoria]].
 
=== Ekonometria ===