Erromatar arkitektura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
14. lerroa:
=== Grezia ===
 
[[Erromatar kultura]] ezin da azaldu bere oinarria izan zen [[kultura greziarra]] azaldu gabe. [[Erroma]]k asimilatu eta aldatu egin zuen greziar kultura. Erromatar kultura Greziakoaren jarraipen modura ikusi behar da, Greziako izpiritua bizirik mantentzeko modu bat. Arkitekturan berdin gertatzen da. Oso erraz bereizten dira, gaur egun, greziar arkitektura eta erromatar arkitektura; eta bigarrena lehenengoaren kopia txartzat ikusten da. Baina ez da hala. Dena marko kultural berdinean sartu behar dugu, ulerturik erromatar arkitektura greziar arkitekturaren prozesuko eraldaketa bat dela. Azken batean, Erroma ezagutzen dugunaren barruan, kulturalki gutxienez, Greziaren lorpenak daude.
 
Erromak garapen luze bat izan zuen, eta greziarrek abiatutako garapenari jarraipen eman zioten, eta garapena jarraitu zuten erromatar idiosinkrasiarekin. Erromaren hasieran, Greziar estatua bezala, [[Hiri-Estatua]] zen nolabait ere. Hark, beraz, bere garapena izan zuen. Erromatarrak oso-oso praktikoak ziren. Ez da kasualitatea haiek [[zuzenbide]]an ([[zuzenbide zibil]]ean batez ere) sortu zuten aurreratzea; haiek garatu zituzten ingeniaritza asmakizunak; ekoizpen metodoak eta abar. Honek arkitekturan, artean, politikan, hirigintzan eta beste hainbat arlotan eragin zuen.
 
=== Etruria ===
49. lerroa:
 
Erromatar etxebizitza etruriarrenean oinarriturik dago, eta etxebizitza hauek klaseetan banatutako [[gizarte]] baten adierazgarri ziren. Bi ziren erromatar hirigintzako etxebizitza motak, pisuz osatutako etxebizitzak ('''''Insulae''''') edo palazioak ('''''Domus''''').
Erromako hiritarra asko errespetatzen zuen bizitza pribatua. Domusean esate baterako bi zati dituela esan genezake, bizitza pribaturako gelak eta bizitza publikorako gelak bereizita daude eta. Baina, Inperioaren jaiotako ideia berriak etxebizitzetan ere izan zuten bere esanahia. Hala nola, Inperioa iritsi arte etxeek ez zuten inongo aldaketa aipagarririk jasan, baina Augustoren garaian, K. a. I. mendearen etxea luxuz eta dekorazioz bete zen. Hots, Domusak sortu ziren. Edozein egoera egokia zen etxeko marmol garestiak erakusteko edota tablinumean gordetzen ziren familiako hildakoen bustoak erakusteko.
Etxebizitzek ez zuten ur korronterik, pribilegiatu batzuen etxebizitzak salbu utzita. Ez zuten estufarik, baina bai tximiniak behar zituztenean. Mobiliarioari dagokionez, ez zuten ohe bat, mahi bat eta armairu bat baino gehiago . Higieneari dagokionez, ez zuten komuna pribaturik, komun publikoetara joan behar zen jendea, nahiz eta ohikoena, zereginak ontzietan egitea zen, gero kalera botatzeko.
57. lerroa:
Nekazal mundutik hirirako migrazio masiboek, lurraren garestitzean eragin izan zuten. Honen ondorioz, etxeak eraikitzeko garaian goranzkotasuna hasi zen orokortzen, etxebizitza altuak sortuz. Bestalde, aristokraten palazio batzuk, saldu egin ziren eta gero zatitu, familia ezberdinek bizi zitezen. Horrela, eraiketa nahiko kaotikoa eman zen, eta auzoetako bizitza, arriskutsua eta osasungaitza zen. Jada aipatutako, 64. urteko sutearen ondorioz, Neronek Plano Erregulatzaile bat proposatu zuen, aurretik esan bezala “etxeak modu alineatu batean eta kale zabaletan eraiki behar ziren, etxeak altueran neurri konkretu batzuk hartu behar zituzten eta ezin ziren egurrez eraikiak egon, suaren aurkako harriekin baizik” . Konkretuki, insulaeak ezin ziren 21 metro baino altuagoak izan; bata bestetik bereizita egon behar zuen suak ez hedatzeko, eta egurra neurri oso txikian erabili zitekeen.
Eraikin hauetan, bere behe solairuan dendak edo tabernak zeuden. Hemen zeuden eskailera batzuetatik goiko pisuetara iristen zen. Lehenengo pisuan, denda edo tabernetako jabeak bizi ziren. Goiko pisuetan, aldiz, gainontzeko familiak. Insulaeak Neronen araudiaren ondorioz, ezin zuten 5 pisu baino gehiago izan. II. mendearen erdialdean, 46000 insulae inguru zeuden Erroman, 106 insulae hektareako dentsitatearekin, batzuk, araudiak esandakoa baino altuagoak. Baina noski, adreiluz eraikitzen zirenez, ez ziren hain erraz erortzen.
 
=== Domus ===
K. a. II. mendetik aurrera Erroman sortutako aristokraziak, bere eguneroko bizitzarako hedapen eta konfort nahi batzuk zituen. Eta honetarako palazio batzuen eraiketa bilatzen zuen, ulertuz, mendixka Palatinoan etxebizitza bat edukitzea gizarte botere maximoaren jabetzaren adierazgarri zen. Enperadoreek ere “moda” berri honetara atxiki ziren, denak Oktavio Augusto ez ezik . Beste Enperadoreek, eraikin oso famatuak egin zituzten: Domus Tiberiana (Tiberioren palazioa), Domus Aurea (Neronen palazioa), Domus Flavia (Domizianoren palazioa), Domus Severiana (Séptimo Severoren palazioa), besteak beste. Baina, K. o. 81. urtean, Domizianok mendixka Palatinoan, palazio handiena bihurtuko zen hainbat eraikin multzo bat zuen, hots, Domus Augusta (Enperadoreen palazioa). Augustoren omenez egindako palazioa izan zen.
Argitu behar da Enperadoreek ez zutela bizitza guztia etxebizitza hauetan eman. Hauek, bizitza-bulego bezala erabiltzen zituzten enperadoreek. Baina hauek ez ziren Domus ohikoenak, aristokraziak edota jende aberatsak zituztenak, hain zuzen.
154. lerroa:
Basilikak dimentsio handiko eraikinak ziren eta bere agerpena bi faktore nagusik bultzatu zuten: bata, Errepublika garaian eman zen gizarte hiritarraren garapen komuna; bestea, Estatu eskubidearen arrazoiak izan ziren. Azkar hedatu ziren basilikak erromatar probintzia eta lurraldeetan zehar baitzen Justizia ezarriko zuen eta arazo administratiboak kontrolatzeko lekua izan baitzen eraikin hori.
 
Hiru nabez osatutako oinplano errektangeluarra izaten zuen. Erdiko nabea altuagoa izaten zen barnealdekoa argitzeko. Euskarriak bezala horma sendoak erabiltzen dira kanpo aldetik. Barnean eta kolomak edo pilareak nabeen artean puntu erdiko arkuak eusten zituzten. Nabe zentralaren burua kupula erdiz estalitako gorputz semizilindriko batez osatzen zen. Kainoi erdiko gangak eta arista gangak erabiltzen zituzten basilika estaltzeko.
 
Arkitekturari egindako aportazio handienetako bat basilikaren barne espazio berria izan zen. Greziarren kanpo kolomak barne kolomak bihurtzean eraldaketa bat gertatu zen formen erabileran eta hori erromatarren jenioari zor zaio.
162. lerroa:
Antzinako Historian ez dago beste eraikuntzarik hain legatu garbia utzi zuenik ekialdeko arkitekturan. Bizantziar arkitekturan, meskita arabiarrean eta Kristautasunaren garaian, erdi aroko eta berpizkundeko elizen eredua izan zen. Majentzioren Basilika da, beharbada, historian zehar errepikatuena izan den eraikuntza.
 
Majentzioren basilika, izen bereko enperadoreak agindu zuen K. o. 306 urtean eta 7 urteren buruan bukatua izan zen Konstantino Handiaren eskutik. Panteoiaren ereduaz baliatuz, basilika horrekin espazio bateratzailearen kontzeptua aplikatu zuen, aurrerantzean oso erabilia izan zen teknika arkitektonikoa izan zelarik. Dekorazioa Inperio garaiko momentu gorenekoaren elementu guztiak batzen ditu, eta teknika eraikitzaileak bateraketa formal paregabea ematen dio. Arkitektura Erromatarreko eraikuntzarik garrantzitsuenetakoaz hitz egiten ari gara.
 
== Monumentu oroitzaileak ==
174. lerroa:
[[Fitxategi:RomeConstantine'sArch03.jpg|thumb|250px|Konstantinoren Arkua, [[Erroma]]n ([[315]])]]
 
Garaipen Arkua zen garaile baten omenez egin zitekeen monumenturik ohorezkoena, izan ere horren lorpenak handiak izan zirela islatzen zuen. Beharbada, Arkuak pilono Egiptoarretan oinarrituak egon ziren, edo soilik ate etruskoetan. Baina bere seriotasun eta duintasun bereizgarria Tabulariumaren fatxadan zuten jatorri garbia. Hain zuzen ere, puntu erdiko arku hauek, forma helenistiko karratuagoak eta zuzenagoak gailenduz, erromatar fatxadei egin zen ekarpen handiena izan zen.
 
Enperadorearen ohorez eraikitako oroi monumentua. Handitasunaren lekuko, eta garaipen militarrak gogoratzeko eraikitakoak.
188. lerroa:
=== Kolomak ===
 
Erromaren lorpenak goratzeko beste monumentu bat koloma zen. Kolomak, Erroman, bere funtzio euslea galdu zuen elementu apaingarri bihurtuz. Koloma hauek erliebeak dekoratuko dira, adibidez, Trajanoren koloman espiral moduan gorantz, dazioen aurkako gerra azaltzen da erliebeen bitartez. Dimentsio handia izan ohi zuten eta bere barne eskailerak zituzten.
 
== Kanpo loturak ==