Erromatar Eliza Katolikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
20. lerroa:
 
== Etimologia ==
Eliza hitzak latindar hizkuntzetan ["ἐκκλησία" (ekklesia), grekotik "ἐk-kαλεῖν"(ek-kalein) - 'kanpora deitu'] 'deitzea' esan nahi du. Erlijio kutsuko herritarren biltzarrak izendatzen ditu. Hauetan, Jainkoak "deitu" egiten dio Herriari munduko toki guztietara. "Kiriaké" adiera, [[ingeles]]ean "Church" bihurtzen dena eta [[aleman]]ez "Kirche", "Jainkoari dagokiona" esan nahi du.
 
«Katoliko» adiera grekoko "καθολικός" (katholikós) hitzetik dator, 'unibertsal' esan nahi duena. [[Inazio Antiokiakoa]]k [[110]] urtean ezagutzen den termino horri buruzko lehen aipamena egin zuen: "Apezpikua dagoen tokian, jendetza dagoen tokian, kristauek esaten zuten "kristau nire izena da, katoliko nire ezizena". Ondoren, "katoliko" hitzak lerro nagusitik irteten ziren beste [[kristau]]etatik ezberdintzeko erabiltzen hasi zen.
126. lerroa:
* Sexu errepresioa. Eliza Katolikoak sexu errepresioa bultzatu du mendez mende, eta katolizismoak bultzatutako uste eta tabu batzuek indarrean diraute, gaur egun ere.<ref>[http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/en/country/US/user/anon/page/dokutekainpr?gid=28656 «Elizaren atzaparretan»], ''Gaztetxulo'', 2003-05-12.</ref> Katolikoek agintea zuten herrialdeetan, Eliza Katolikoak moral itxi eta errepresiboa inposatu izan die herritar guztiei, katoliko izan nahiz ez izan.
** Eliza Katolikoak berak bedeinkatutako ezkontzaren barruan eta ugaltzeko asmoz egindako harreman heterosexualez beste, sexu harreman guztiak estigmatizatu eta erreprimitu ditu (masturbazioa, harreman homosexualak eta gozamen hutserako harreman heterosexualak barne), eta gaur egun ere zorrotz mintzo da haien kontra.<ref>{{es}} «Son pecados gravemente contrarios a la castidad, cada uno según la naturaleza del propio objeto: el adulterio, la masturbación, la fornicación, la pornografía, la prostitución, el estupro y los actos homosexuales. Estos pecados son expresión del vicio de la lujuria.»<br />[http://www.vatican.va/archive/compendium_ccc/documents/archive_2005_compendium-ccc_sp.html Eliza Katolikoaren Kristau Ikasbidea], Vatikanoaren webgunetik 2010-11-04an eskuratua.</ref> Eliza Katolikoak sexu transmisioko gaixotasunak prebenitzea oztopatzen die katoliko direnei eta ez direnei ere, kontrazepzio metodoen kontra kanpaina gogorrak egiten baititu.<ref>EFE agentzia: [http://www.elespectador.com/noticias/actualidad/articulo-grupo-de-catolicos-piden-al-papa-acepte-el-uso-de-los-anticonceptivos «Grupo de católicos piden al Papa que acepte el uso de los anticonceptivos»], ''El Espectador'', 2008-07-25.</ref>
** Dibortziatzeko eskubidearen kontra egitea: XX. mendearen azkenalderaino, ezin izan zen dibortziatzeko eskubidea onartu herrialde horietako gehientsuenetan (gaur egun ere, Erromatar Eliza Katolikoa dibortzioaren aurka mintzo da, eta dibortziatzea debekatua die katolikoei).<ref>Roderick Phillips: ''Untying the knot: a short history of divorce'', Cambridge University Press, 1991.</ref> [[Malta]]k, gaur den egunean, bere herritarrei ez die oraindik dibortziorik onartzen lege antolamenduan, katolizismoaren eraginez.<ref>Benedikto XVI.a: [http://www.vatican.va/holy_father/benedict_xvi/audiences/2010/documents/hf_ben-xvi_aud_20100421_sp.html «Audiencia general del 21 de abril de 2010»], 2010-04-21, Vatikanoaren webgunetik 2010-11-03an eskuratua.</ref>
* Emakumeari buruzko jarrera itxia eta bereizkeria: Eliza Katolikoan, emakumeak ezin dira apaiz bihurtu, ez eta hortik gorako aginte karguetara iritsi ere. Emakumea gizonaren azpitik dagoelako ustea darabil Eliza Katolikoak.<ref>Jose Mari Velez de Mendizabal Azkarraga: [http://www.euskonews.com/0433zbk/elkar_eu.html «Emakumearen egoeran urrats oso positiboak eman dira, baina arlo batzuetan berdintasun faltsuan bizi gara»], Begoña Amunarrizi eginiko elkarrizketa, ''Euskonews & Media'', 433. zenbakia, 2008.</ref><ref>Olivia Carballar: [http://www.publico.es/espana/307615/y-pedira-perdon-la-iglesia-a-las-mujeres «¿Y pedirá perdón la Iglesia a las mujeres?»], ''Público'', 2010-04-25.</ref>
* Haurrak eliz pentsamendu bakarrarekin doktrinatzea, pentsamendu librea izateko aukera galarazita.<ref>[http://www.youtube.com/v/8DmYGz3EvXk «José Luis Sampedro y la visita del papa»], 2011. urtean eginiko elkarrizketa, YouTube. Iraupena: 6' 14<nowiki>''</nowiki>.</ref>
* Pobreen alde predikatzea, baina ondasun materialetan aberats-aberatsa izatea.<ref name=Irazustabarrena1>Nagore Irazustabarrena: [http://www.argia.com/argia-astekaria/2228/elizaren-ondasunak/osoa «Elizaren ondasunak: 2.000 urteko negozio katolikoa»,] ''Argia'', 2228. zenbakia (2010-05-02).</ref> Eliza Katolikoak, orain-berriki, herriarenak ziren lur, eraikin eta artelanak immatrikulatu edo bereganatu ditu [[Nafarroa]]n eta [[Espainia]]ko hainbat lurraldetan, ezkutuka, [[Jose Maria Aznar]]ren agintaldian onartutako 1867/1998 Errege Dekretuan bideratutako immatrikulazioa baliatuz.<ref>Iñaki Vigor: [http://www.gara.net/paperezkoa/20090629/144626/es/Los-tesoros-artisticos-tambien-para-Iglesia «Los tesoros artísticos, también para la Iglesia»,] ''Gara'' (2009-06-29).</ref><ref>Mikel Mari Karrera Egialde: [http://www.uztaro.com/uztaro_fitxategiak/1022_Uztaro71.Karrera.pdf «Jabetza Erregistroa eta Eliza Katolikoa»,] ''Uztaro'', 71. zenbakia (2009ko urria-abendua).</ref><ref>Alejandro Torres Gutierrez: [http://www.plataforma-ekimena.org/?p=149 «Estudio crítico de los privilegios de la Iglesia Católica en materia de inmatriculación de bienes inmuebles de titularidad eclesiástica»,] Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformaren webgunean argitaratua (2008-11-11).</ref><ref>Hainbat egile: ''Escándalo monumental. La privatización de las iglesias, ermitas, casas, tierras y otros bienes públicos de Navarra'', Altaffaylla Kultur Taldea, 2009.<br />Liburu horren aurkezpenaren albistea: [http://www.noticiasdenavarra.com/2009/11/25/vecinos/tafalla-y-comarcas/escandalo-monumental-compendia-las-1086-apropiaciones-de-la-iglesia «"Escándalo monumental" compendia las 1.086 "apropiaciones" de la Iglesia».]</ref><ref>[http://www.plataforma-ekimena.org/?langswitch_lang=eu Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformaren webgunea.]</ref><ref name=Irazustabarrena1 /><ref>Hainbat artikulu biltzen duen erreportajea: [http://estaticos.publico.es/estaticos/pdf/ficheros/pdf/08032010.pdf?r=05 «La Iglesia se apropia de cientos de bienes municipales»] (azpitituluak: «Los obispados de Navarra, Alicante, Cáceres, León y A Coruña registran a su nombre propiedades públicas gracias a una ley de Aznar de 1998», «Los pueblos reclaman la devolución de ermitas, viviendas, fincas, viñas, prados y hasta un frontón»), ''Público'' (2010-03-08), 1-5. orrialdeak.</ref>
* Bere jabetza material ugariak eskuratu eta babestearren, agintea dutenen alde egitea;<ref>Greg Oxley: [http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/en/country/US/user/anon/page/artikulua;jsessionid=34FEDE477E6FF1D9DEE52215C5772212?gid=131999 «Ikuspegi materialista».]</ref> besteak beste, [[Francisco Franco]]ren diktaduraren euskarri nagusi izan zen. Hark egindako errepresio gogorrean parte hartu zuen, eta gizakia azpiratzen zuen zeharo moral itxia inposatu.<ref>[http://www.hiru.com/historia/historia_08000.html «Frankismoa»,] Hiru.com webgunean.</ref><ref>[http://www.wikiteka.es/apuntes/frankismoa/ «Frankismoa»,] Wikitekan.</ref><ref name=Irazustabarrena1 /><ref>[http://vimeo.com/13455159 «Moral de convento. La represión integrista católica franquista»], film dokumentala, ''Informe Semanal'' telebista saioak 2010eko uztailaren 10ean emana.</ref>
* Fundamentalismoa ari dela nagusitzen Eliza Katolikoan, oro har, eta fundamentalismo horren eragileak jarri dituztela [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[elizbarruti]]etan ere arduradun.<ref>Mikel Peruarena: [http://paperekoa.berria.info/harian/2010-09-02/012/005/fundamentalismoa_ari_da_nagusitzen_eliza_katolikoan.htm «Fundamentalismoa ari da nagusitzen Eliza Katolikoan»], Joxe Arregi frantziskotar fraideari eginiko elkarrizketa, ''Berria'', 2010-09-02.</ref><ref>[[Joxe Arregi Olaizola|Joxe Arregi]]: [http://paperekoa.berria.info/iritzia/2010-06-18/004/006/hitzaren_eske_nator.htm «Hitzaren eske nator»], ''Berria'', 2010-06-18.</ref> Juan José Tamayok dioenez (Carlos III Unibertsitateko Ignacio Ellacuría katedrako zuzendaria da Tamayo), hierarkia katolikoak ez du kritika txikienik ere onartzen, jokabide bihozgabea du ildo ofizialarekin bat ez datorrela jendaurrean adierazten duen ororekin; Eliza Katolikoan zentsura, pentsamendu bakarra eta autoritarismoa dira nagusi, eta [[Joan Paulo II.a]]ren eta [[Benedikto XVI.a]]ren aitasantutzetan ehunka izan dira errepresaliaturiko elizjendeak.<ref>Juan José Tamayo: [http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20100903/opinion/joxe-arregi-defensa-insumision-20100903.html «Joxe Arregi: Defensa de la insumisión en la Iglesia»], ''El Correo'', 2010-09-03.</ref>
 
== Erreferentziak ==