Eremu magnetiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
20. lerroa:
[[Eremu elektriko]]an ez bezala, kasu honetan ez dago [[monopolo magnetiko]]rik; [[dipolo magnetiko]]ak baino ez daude. Honen eraginez, [[eremu lerro]]ak itxiak dira, hau da, leku berean hasi eta amaitzen dira. Horren ondorioz edozein gainazal itxitan sartu eta irten egiten diren eremu lerroen kopurua berdina da.
 
== Lurraren eremu magnetikoa ==
 
[[Lurra]] [[iman]] bat bezalakoa da; iman horren poloak [[lurburu]]etatik oso hurbil daude. Horregatik [[iparrorratz]]aren orratzak iparraldeko eta hegoaldeko polo magnetikoekin lerroz lerro jartzen dira. Eremu magnetikoak Lurraren kanpoko gunean dabilen burdin urtuaren eroamenak eragiten duen [[korronte elektriko]]an du sorburua. Hala, Lurra eremu magnetiko batek ([[magnetosfera]]k) inguratua dago; magnetosfera hori atmosferan 140 km-tik gora hedatzen da, eta Eguzkiak igortzen dituen partikula karga elektrikodunak erakartzen ditu eta guztiz garrantzizkoa da hori hala izatea, partikula horiek Lurrera eroriz gero bizitza suntsituko bailukete. Oso gertaera ikusgarriak izaten dira halakoetan ([[aurora]]k).
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2012/1/9}}
{{erref zer}}