Ekon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
57. lerroa:
Berriz ere Jimmyren ekoizpenarekin, [[Salatzen dut]] ([[Gor]], 2002) grabatu zuten, Azkarateko [[Katarain]] estudioan. Aurreko lanekin bezala, bira luze bat egin zuten Euskal Herrian zein Espainiako Estatuan. Alabaina, taldekideak beste musika proiektuetan murgiltzearekin batera, 2003ko urrian Ekonek azken zuzenekoa eskaini zuen Arrasaten. Gero, Juan Sangrek [[Fjord]] sortu zuen, [[Etsaiak]] eta [[Su Ta Gar]] taldeetan aritutako musikariekin ([[Keu Agirretxea]], Mikel Arakistain eta Iban Zugarramurdi), eta gaur egun [[Governors]] taldean ari da. Iñigo Bakerok eta Yago Goronaetak [[Cool Circus]] rock&roll taldean jotzen dute.
 
Hala ere, agertokietara itzultzeko asmoa agertu zuen taldeak 2009ko urtarrilean. Zirikatzen jarraituz 9002 bira Bilboko Kafe Antzokian abiatu zuen, maiatzaren 14ean. Juan Sangre, Yago Goronaeta, Iñigo Bakero, Xabi Rey, Heloy Galan, Ion Encina eta Libe Garcia de Cortazar ([[Neubat]], Sorkun) izan ziren Ekon-eko kideak bigarren garai honetan. 2010eko urtarrilaren 16an azken kontzertua eman zuten Durangon, behin betiko desegin aurretik.
 
== Diskografia ==