Egia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: sn:Chokwadi
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''Egia''' benetako eginkizunekin, fede onarekin edota zintzotasunarekin erlazionatua dagoen kontzeptu [[Filosofia|filosofikoa]] da. Ideia filosofiko lausoa izaki, teoria anitz idatzi dituzte filosofoek hura deskribatzeko. Eztabaiden artean, errebelazioen egiazkotasuna dago, baita egia [[arrazoimena]]ren bidez soilik heldu ote daitekeen. Halaber, ezbaian dago egia objektiboa ala subjektiboa ote den, edo erlatiboa ala absolutua.
 
Egiaren esanahiaren edo definizioaren inguruan lau teoria nagusi izan dira: egiaren koherentziaren teoria, korrespondentziarena, teoria pragmatikoa eta teoria eragilea. Koherentziaren teoriaren arabera, adierazpen bat egia izateko ezinbesteko baldintza da adierazpen horrek beste zenbait adierazpenekin sistema bat osatzea. Sistema horretako gainerako enuntziatuekiko logikazko harremanek adierazten dute enuntziatua egia den ala gezurra (''a priorizko'' egia).
 
Korrespondentziaren teoriak, aurrekoak ez bezala, enuntziatua sistema batean sartu gabe, aske aztertzeko aukera ematen du, enuntziatua bera soilik egia den ala gezurra den aztertzeko aukera alegia. Teoria honek pentsatzen denaren eta gertatzen denaren arteko loturaren arabera aztertzen du egia.
 
Teoria pragmatikoak, sistema bat egia ala gezurra den aztertzeko, sistema hori egiatzat onartzeak praktikan zein ondorio izango duen hartzen du kontuan. Pentsamendu jakin bat onartzeak jakintza zabaltzen lagunduko badu eta erabilgarritasuna izango badu, egiatzat hartzen da.