Dublindarrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
29. lerroa:
'''''Dublindarrak''''' (jatorrizko [[ingelera]]zko izenburua ''Dubliners'') [[James Joyce]]k idatziriko 15 kontakizun laburren bilduma da, lehendabiziko aldiz 1914 urtean inprimatu zelarik. Hamabost kontakizunek XX. mende hasierako aurreneko urteetako [[Dublin]] hiria agertarazten dute, baita [[Irlanda|irlandar]] erdi mailako gizartearen deskribapena egin ere.
 
Kontakizun hau [[Irlandar nazionalismoa]] gori-gorian zegoen aldian idatzi zen, izakera eta borondate nazionala bilatzeko xedea erakutsiz; historia eta kulturaren bidegurutzea da, [[Irlanda]] herrialdea hainbat ideia eta eraginenpean dagoen garaia. Joycen epifaniaren ideiaren erdi-erdian kokatzen dira: pertsonaiak berekiko ulermen eta argitasuna duen unea da. ''Dublindarrak'' kontakizuneko pertsonaia askok Joycen jarraieko [[Ulises (eleberria)|Ulises]] eleberrian agertzen dira, baina garrantzi gutxigoko nortasunekin. <ref>[http://publish.uwo.ca/~mgroden/notes/charsfromdub.html Notes on James Joyce's Ulysses. Michael Groden. The University of Western Ontario]</ref> Bildumaren lehen kontakizunek narratzaile edo kontalari gisa haurrak dituzte, eta kontakizunak aurreruntz egiten duenez, hauen bizi eta kezkak jende helduarenak bilakatuko dira. Lerro hau izango da Joycen bilduma hiru ataletan banatuko duena: haurtzaroa, gaztaroa eta helduaroa.
 
== Kontakizunak ==
37. lerroa:
* ''Eveline'' ("Eveline") – Neskatila batek itsasgizon batekin ihes egiteko asmoak alboratzen ditu.
* ''After the Race'' ("Lasterketaren Ondoren") – Collegeko Jimmy Doyle ikaslea bere lagun aberatsagoen girora egokitzen saiatuko da.
* ''Two Gallants'' ("Bi Galai") – Lenehan eta Corley iruzurgileek neskame batek bere nagusiari lapurtu diezaion iruzur egiten diote.
* ''The Boarding House'' ("Apopilo Etxea") – Mooney andereak Polly bere alaba arrakastaz manipulatzen du, honek Doran jaunarekin interesezko ezkontza bat burutu dezan.
* ''A Little Cloud'' ("Hodei Txiki Bat") – Chandler Txikia bere lagun zahar eta arrakastatsua den Ignatius Gallaherrekin afaltzen dago. Honek bere amets literarioen hutsegitea ulertarazten dio. Horretaz gain, bere emazteak beretzat gordetzen zuen maitasunaren lekua bere seme jaioberriak ordezkatu duela ere ohartzen da.
* ''Counterparts'' ("Elkarren Kideak") – Farrington, bulegoko kopiatzaile frustratuak, bere tristurak hainbat tabernatan mozkortuz husten ditu, eta etxera ailegatzean Tom bere semea jipoitzen du.
* ''Clay'' ("Buztina") – Maria andereak [[Halloween]] eguna bere semetzako Joe Donnelly eta honen familiarekin ospatzen du.
* ''A Painful Case'' ("Kasu Triste Bat") – Duffy Jaunak Sinico Anderea gutxiesten du. Lau urte beranduago bera bere bizitzako maitea izan ahal zitekeela ulertzen du.
* ''Ivy Day in the Committee Room'' ("Huntza Eguna Batzar Gelan") – Irlandar erdipurdiko politikari batzuek [[Charles Stewart Parnell]] independentistaren oroimena berbizitzen porrot egiten dute.
* ''A Mother'' ("Ama Bat") – Kearney andereak bere alaba Kathleenentzat piano emanaldi perfektua antolatzen saiatuko da.