Pompeu Fabra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
erretratua
24. lerroa:
Fabrak [[ingenieritza]] ikasketak hasi zituen, piskanaka bere kabuz ikasiz joan zen [[filologia]] ikasketekin batera txandakatu zituelarik. [[1891]]an L'Avenç argitaletxeak [[gaztelania]]z idatzitako bere ''Ensayo de gramática de catalán moderno'' ("Kataluniar gramatika modernoaren saiakera") idazlana argitaratu zion, honetan lehendabiziko aldiz eta metodologia zientifiko baten bidez hizkuntza mintzatua transkipzio fonetiko zehatz batekin deskribatu zuen. [[Joaquim Casas Carbó]] eta [[Jaume Massó i Torrents]]ekin batera, Fabrak "[[L'Avenç]]" aldizkarian bigarren kanpainia linguistikoari ekin zion<ref>[http://www.uoc.edu/lletra/revistes/revistalavenc/ L'Avenç: la modernització de la cultura catalana. L'Avenç:kataluniar kulturaren modernizazioa. Ramon Pla i Arxé. www.uoc.edu]</ref>. Hau hizkuntzaren sistematizazio zientifikoaren lehendabiziko saiakera izan zen, saiakera honek hika-mika eta eztabaida ugari piztu zituen eta etorkizuneko normalizazioaren zertzelada osatuko zuen.
[[1902]]an Pompeu Fabrak [[Bilbo]]ko Ingenieritza Eskolan [[kimika]] katedrarako oposaketaoposizioa irabazi zuen, [[1912]]. urterarte [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hiri honetan bizi izan zelarik. Bere herrialdetik kanpo egon zen denboraldi honetan zehar [[filologia]] inguruko bere jardunean buru-belarri ibili zen.
 
[[1906]]ean Lehen Kataluniar Hizkuntzako Nazioarteko Biltzarrean (I Congrés Internacional de la Llengua Catalana) ''Kataluniar ortografiako auziak'' (''Qüestions d'ortografia catalana'') gaiarekin partehartu zuen. Bere entzute eta prestigio intelektuala asko indartu zen, Kataluniako Mankomunitateko [[Prat de la Riba]] presidenteak normalizaio linguistikoa zuzentzeko deitu ziolarik. Euskal Herriko egonaldiaren ondoren [[Katalunia]]ra itzuli zen, [[Institut d'Estudis Catalans|Kataluniar Ikaskuntza Institutua edo Institut d'Estudis Catalans]] erakundeko Filologia Saileko sortzailea izan zen eta Kataluniar Ikaskuntza Unibertsitarioen ("Estudis Universitaris Catalans") katedra bereganatu zuen. [[1912]]an ''Kataluniar hizkuntzaren gramatika'' (''Gramática de la lengua catalana'') argitaratu zuen; urte bat beranduago ''Arau Ortografiak'' edo ''Normes ortogràfiques'' ([[1913]]) lana kaleratu zuen, araudi berri honek berehalako aldeko zaletu sutsuak nahiz aurkari porrokatuak sortuko zituelarik.