Norvegiako itsaslasterra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi: Golfstrom Karte 2.png|thumb|300px|Norvegiako itsaslasterra Golkoko itsaslasterraren ipar-ekialdeko luzapena da]]
{{ elhuyarlanean }}
 
'''Norvegiako itsaslasterra''' [[Norvegia]]ko kosta atlantikoarekiko paralelo ipar-ekialderantz higitzen den itsaslaster bat da. 50 m eta 100 m bitarteko sakoneran kokatuta dago.
 
[[Ipar Atlantikoko itsaslasterra]]ren aldean, hotzagoa da eta gazitasun txikiagoa du, hura elikatzen duen ur gehiena [[Baltikoa|Baltiko]]ko ur gazikara eta Norvegiako ibai eta fiordoetakoa baita. Hala ere, [[Ozeano Artikoa|Ozeano Artikoko]] ura baino nabarmen epelagoa eta gaziagoa da. Norvegiako itsaslasterreko uraren neguko tenperatura 2 °C eta 5 °C bitartekoa da; [[Atlantikoa|Atlantikoko]] uraren tenperatura, berriz, 6 °C-tik gorakoa da.
 
'''Norvegiako itsaslasterrak''' [[Eskozia]]ko iparraldean du jatorria; Norvegiako kosta inguratzen du, eta [[Barents itsasoa]]n amaitzen da.
 
Konposizioari dagokionez, nagusiki Baltikotik ateratzen den ura da (itsaso horretako uraren % 50, jatorrian, ur geza da); ur hori, [[Skagerrak]] itsasartea zeharkatuta, [[Ipar itsasoa]]n sartzen da, [[Golkoko itsaslasterra]]ren beso bati lotuta. Gainerakoa Norvegiako ibaietatik eta fiordoetatik itsasoratzen den ura da.
 
Itsaslasterraren abiadurak gorabehera handiak ditu: 20 cm/s eta 100 cm/s bitarteko abiadurak neurtu dira, baina batez besteko abiadura 30 cm/s da.
 
[[Kategoria:Itsaslasterrak]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/11/29}}