Leeuwingo itsaslasterra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
'''Leewingo itsaslasterra''' [[Australia]]ko mendebaldeko kostatik hurbil ekialderantz higitzen den itsaslaster epel bat da. [[Leewing lurmuturra]] inguratzen du, eta Australiako hegoaldeko uretara iristen da. Han, [[Tasmania]]raino iristen da haren eragina. [[Mendebaldeko Australiako itsaslasterra]]k, eta Hego Australiako kontralasterrak (biak [[Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoa]]k sortuak [[Indiako ozeanoa]]ren hegoaldean eta Tasmanian, hurrenez hurren) kontrako noranzkoarekin igarotzen dira, eta munduko itsaslaster-sistemarik interesgarrienetako bat sortzen dute.
{{ elhuyarlanean }}
 
Itsaslasterraren indarra aldatu egiten da urtean zehar: udako hilabeteetan (alegia, [[Europa]]n neguan denean), azarotik martxora, ahulagoa da, haizeek hego-mendebaldetik iparralderantz jotzen baitute indartsu. Udazkenean eta neguan, berriz, (martxotik azarora), fluxu handiagoa du, kontrako haizeak ahulagoak baitira orduan. Sasoi horretan lurruntzen den Leewingo itsaslasterraren urari zor zaio, neurri handi batean, [[Mendebaldeko Australia]] estatuko hego-mendebaldeko euria.
 
Leewingo itsaslasterraren ohiko abiadura 50 cm/s da, baina 1 m/s-ko abiadura ere izaten du maiz. Inoiz neurtu zaion abiadurarik handiena 6,5 km/h izan zen, satelitez jarraitutako buia baten bidez lortua. Leewingo itsaslasterra aski azala da, 300 bat metroko sakoneran higitzen baita.
 
Itsaslasterraren existentziaren berri 1897an eman zuen William Saville-Kent-ek, ohartu baitzen ur tropikal epela zegoela [[Houtman Abrolhos]] uharteetan, Australiako mendebaldean, eta, ondorioz, neguan, inguru haietako ura inguruko kostetakoa baino nabarmen epelagoa zela. Itsaslasterraren existentzia berretsi egin zen hurrengo urteetan, baina haren ezaugarriak ez ziren lortu 1980ko hamarkada arte (Cresswell eta Golding ikertzaileen lanari esker); izena ere orduan eman zitzaion.
 
[[Kategoria:Itsaslasterrak]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/11/29}}