Labradorko itsaslasterra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:LabradorCurrentus-coastguard.jpg|thumb|right|450px|Erdialdean, gezi urdin batez adierazia, Labradorko itsaslasterra, izen bereko penintsularen kostaren ondoan]]
{{ elhuyarlanean }}
 
'''Labradorko itsaslasterra''' Ipar Atlantikoko itsaslaster hotz bat da.
 
[[Ozeano Artikoa]]n sortzen da, eta hegoalderantz higitzen da. Artikoko bi itsaslasterren segida da: [[Groenlandiako mendebaldeko itsaslasterra]] eta [[Baffin uhartea|Baffin uharteko]] itsaslasterra. [[Labrador penintsula]]ren kostari eta [[Ternua]]ko ekialdeko kostari jarraituz igaro ondoren, hego-ekialderantz abiatzen da, eta [[Eskozia Berria|Eskozia Berriko]] kostara iristen da. Han, itsaslasterraren beso bat mendebalderantz abiatzen da, Ternuako hegoaldeko kostaren paraleloan, eta [[San Laurendi golkoa]]n sartzen da. Beste besoa Golkoko itsaslasterreko ur epelarekin nahasten da Ternuatik hego-ekialdera dagoen Ternuako kala handian eta [[Ipar Karolina]]ren iparraldeko kostatik gertu. Bi itsaslasterren konbinazioaren ondorioz, laino itxi-itxiak sortzen dira, eta, halaber, munduko arrantza-tokirik aberetsenetako bat eratzen dute.
 
Udaberrian eta uda-hasieran, Labradorko itsaslasterrak [[iceberg]]-ak garraiatzen ditu Groenlandiako glaziarretatik hegoalderantz, itsasontzi transatlantikoen itsasbideetaraino. Bestalde, Labradorko itsaslasterren urek hoztu egiten dute Kanadako probintzia atlantikoetako eta [[Ingalaterra Berria|Ingalaterra Berriko]] kostaldeko klima. Kosta horietako uraren tenperatura 7-10 °C hotzagoak dira latitude bereko Ipar Amerikako mendebaldeko kostaldekoak eta Europako kostaldekoak baino. Labradorko itsaslasterreko urak gazitasun txikia du, eta, ondorioz, errazago izozten da. Horregatik, neguan [[Kanada]]ko ekialdeko kostaldea izoztu egin daiteke baita latitude txiki samarretan ere.
 
Egindako kalkuluen arabera (Greenberg eta Petrie, 1988), Labradorko itsaslasterrak 7,6 Sverdrup garraiatzen ditu (1 sverdrup 1.000.000 m<sup>3</sup>/s da). Abiadura 0,3-0,5 m/s da.
 
 
[[Kategoria:Itsaslasterrak]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/11/29}}