Malvinetako itsaslasterra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
'''Malvinetako itsaslasterra''' edo '''Falklandetako itsaslasterra''' [[Antartika]]ren inguruetako ur hotza garraiatzen duen itsaslaster bat da. Hegoaldetik iparralderantz higitzen da, eta [[Malvinak|Malvina uharteak]] inguratzen ditu. Horregatik du izen hori.
{{ elhuyarlanean }}
 
Malvinetako itsaslasterraren batez besteko abiadura, gutxi gorabehera, 2 km/h da. Nolanahi ere, kontinente-plataformaren gainean doanean, abiadura txikiagoa izaten du, sakonera ere txikiagoa baita.
Zenbat eta handiagoa sakonera, hainbat txikiagoak dira hala gazitasuna nola tenperatura; kostara hurbiltzean, dena den, itsaslasterraren tenperatura igo egiten da, eta gazitasuna, berriz, murriztu, ibaien ur-ekarpenagatik.
 
Malvinetako itsaslasterra [[Drake pasaia|Drake pasaian]] sortzen da, gutxi gorabehera 55° S latitudean, han bereizten baita [[Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoa|Itsaslaster Zirkunpolar Antartikotik]], eta, kontinente-ezpondan barrena, Antartikako ura garraiatzen du iparralderantz, 39° S eta 36° S bitarteko latituderaino. Itsaslasterraren ur-masa nagusia 150 m eta 600 m arteko sakoneran dago; 4° C eta 5 °C arteko tenperatura du, eta ‰ 34,1 eta ‰ 34,2 bitarteko gazitasuna.
 
Malvinetako itsaslasterraren kontrako noranzkoan higitzen da [[Brasilgo itsaslasterra]]; ‰ 35,0 baino gehiagoko gazitasuneko eta 16 °C-tik gorako tenperaturako ur subtropikalak garraiatzen ditu hegoalderantz. 36° S eta 38° S bitarteko latitudera iristean, Malvinetako itsaslasterrarekin bat egiten du, [[Rio de la Plata]] estuariotik gertu. Orduan, bi itsaslasterrak, bat eginik, aldendu egiten dira kontinente-ertzetik, eta hego-ekialderantz egiten dute, Hego Atlantikoko zirkulazio-zikloa osatzeko.
 
[[Kategoria:Itsaslasterrak]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/11/29}}