«Dachau»: berrikuspenen arteko aldeak

3.215 bytes added ,  Duela 7 urte
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
(Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea)
 
(Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.)
'''Dachau''' [[Alemania]] hegoaldean dagoen hiria da, [[Bavaria|Bavariako]] estatu federatuan kokatua, [[Munich|Munichetik]] ipar-ekialdera, 13 kilometrora. [[Freising|Freising-en]] atzetik, Munich inguruko bigarren hiri handiena da, 43.000 biztanlerekin. Hiriak gune historikoa du, XVIII. mendeko gaztelu bat duena. Dachau hiria Dachau barrutiko administrazioaren egoitza da. [[Amper]] ibaiak zeharkatzen du.
{{ elhuyarlanean }}
 
== Auzoak ==
[[Fitxategi:Schlossdachau1.jpg|thumb|left|250px|Dachauko gaztelua]]
 
Hiria hiru eremutan banatua dago:
 
* Altstadt ''(Alde zaharra)'':
Altstadt Dachau, Mitterndorf, Udlding, Etzenhausen, Unterer Markt, Webling
* Dachau-Ost ''(Dachau ekialdea)'':
Unteraugustenfeld, Polln, Obergrashof, Prittlbach-en parte batzuk, Würmmühle
* Dachau-Süd ''(Dachau hegoaldea)'':
Oberaugustenfeld, Himmelreich, Holzgarten, Gröbenried-en parte batzuk
* 1972az geroztik Dachauri dagokio baita ere: Pellheim-eko udalerria (Pellheim, Pullhausen, Assenhausen, Lohfeld eta Viehhausen barnean dituela).
 
== Historia ==
Duela 2.300 urte inguru, toki horretan [[zelta|zeltak]] bizi izan ziren. Erromatarrek lurraldea konkistatu eta [[Recia|Reciako]] probintzia erromatarrean sartu zuten. Erromatarrek Amper ibaia zeharkatzen duen bide bat eraiki zuten Dachautik gertu.
 
Dachau aipatzen den lehendabiziko dokumentua 805ekoa da. Hiria suediarrek setiatu zuten [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]] egin zutenean, eta arpilatua izan zen.
 
Artista askoren etxea izan zen XIX. mende bukaera eta XX. mendearen hasiera bitartean. Esaterako, Ludwig Thoma-ren jaioterria da.
 
Hiri hau Dachauko kontzentrazio-esparrutik gertu egoteagatik ere ezaguna da; Dachaukoa Alemanian egindako lehenengoko kontzentrazio-esparru handia izan zen, 1933an naziek eraikia, aurretik bolbora-lantegi bat izandako lekuan.
 
[[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerraren]] ostean, Alemaniako ekialdeko lurraldeetatik kanporatutako hainbat alemaniarrek bizileku berri bat aurkitu zuten Dachaun. Biztanle-kopuruak gora egin zuen, eta Dachau ekialdean ''(Dachau-Ost)'' auzo berri bat eratu zen.
 
 
<center><gallery perrow="3">
Fitxategi:StadtpfarrkircheStJakob.JPG|St. Jakob eliza
Fitxategi:Dachau Altstadt Konrad Adenauer Straße.JPG|Alde zaharra
Fitxategi:Rathaus Dachau-1.jpg|Udaletxea
</gallery></center>
 
== Kanpo-loturak ==
* [http://www.dachau.de/ Dachauko web ofiziala], alemanez
 
[[Kategoria:Bavariako udalerriak]]
 
[[bar:Dåchau]]
[[bg:Дахау]]
[[br:Dachau]]
[[bs:Dachau]]
[[ca:Dachau]]
[[cs:Dachau]]
[[da:Dachau]]
[[de:Dachau]]
[[en:Dachau]]
[[eo:Dachau]]
[[et:Dachau]]
[[fa:داشاو]]
[[fi:Dachau]]
[[fr:Dachau]]
[[fy:Dachau]]
[[gl:Dachau]]
[[he:דכאו (עיר)]]
[[hr:Dachau]]
[[hsb:Dachau]]
[[hu:Dachau]]
[[id:Dachau]]
[[it:Dachau]]
[[ja:ダッハウ]]
[[kk:Дахау (қала)]]
[[la:Dachanum]]
[[lmo:Dachau (DE-BY)]]
[[lt:Dachau]]
[[nl:Dachau (stad)]]
[[no:Dachau]]
[[pl:Dachau]]
[[pnb:ڈاکسو]]
[[pt:Dachau]]
[[ro:Dachau]]
[[ru:Дахау (город)]]
[[simple:Dachau]]
[[sk:Dachau]]
[[sl:Dachau]]
[[sr:Дахау]]
[[sv:Dachau]]
[[ta:டேச்சு]]
[[tr:Dachau]]
[[uk:Дахау (місто)]]
[[uz:Dachau]]
[[vi:Dachau]]
[[vo:Dachau]]
[[war:Dachau]]
[[yi:דאכוי]]
[[zh:达豪]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/11/29}}