Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Flag of Uzbek SSR.svg|thumb|Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialistako bandera]]
{{ elhuyarlanean }}
[[Fitxategi:COA Uzbek SSR.png|thumb|Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialistako armarria]]
[[Fitxategi:SovietUnionUzbekistan.png|thumb|280px|Kokapena]]
'''Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialista''' ([[uzbekera]]z: Ўзбекистон Совет Социалистик Республикаси, ''Ŭzbekiston Sovet Sotsialistik Respublikasi'') [[Sobietar Batasuna]] osatzen zuten hamabost errepubliketako bat zen, gaur egungo [[Uzbekistan]]i dagokiona.
 
1989. urteko datuen arabera, herrialdeak 447.400 km²-ko azalera zeukan, eta 19.906.000 biztanle zeuden, 44,5 biztanle km²-ko dentsitatearekin. Hizkuntza nagusiak uzbekera eta [[errusiera]] ziren. [[Sobietar errublo]]a moneta zerabilten.
 
== Historia ==
1924. urtean [[Erdialdeko Asia]]ko mugak berrezarri zituzten, etnia-irizpideak erabilita nagusiki. 1924. urteko urriaren 27an Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialista sortu zuten, [[Bukharako Sobietar Errepublika Popularra]], [[Khorezmiako Errepublika Popularra]] eta [[Turkestango Sobietar Errepublika Sozialista]]ren zati bat batuz.
 
1929. urtera arte [[Tadjikistango Sobietar Errepublika Sozialista]] Uzbekistangoaren parte zen, baina bereizi egin zen, eta biek maila bera zuten Sobietar Batasunaren barruan handik aurrera.
 
Bestalde, 1936. urtera arte [[Kazakhsatango Sobietar Errepublika Sozialista]]ren barruan zegoen [[Karakalpakeko Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa]], Uzbekistangoaren parte egin zuten aurrerantzerako.
 
1930. urtean hiriburu-hiria ere aldatu egin zuten: ordura arte [[Samarkand]] zen hiriburu, eta [[Tashkent]] aurrerantzean.
 
1991. urteko irailaren 1ean "[[Uzbekistango Errepublika]]" izena hartu zuen, eta urte horretan bertan, abenduaren 26an, independentzia aldarrikatu zuten, [[Islom Karimov]] presidente zela.
 
== Biztanleria ==
[[Bigarren Mundu Gerra]]n sobietarrek ordura arte Sobietar Batasuneko mendebaldean zituzten industria-fabrika asko Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialistaren lurraldean kokatu zituzten, nazien eskutik aldentzekotan. Industriarekin batera etorkin-kopuru handia iritsi zen Uzbekistanera, biztanleria aldatuz: errusiarrak eta ukrainarrak iritsi ziren batez ere. Horrekin batera, Gerrako aurkariekin batera ote ziharduten susmagarritzat zituzten talde etniko osoak erbesteratu egin zituzten sobietarrek, hala nola korearrak, Krimeako tatariarrak eta txetxeniarrak.
 
== Ekonomia ==
XX. mendeko 60ko hamarkadan hasi zituzten [[Amu Daria ibaia|Amu Daria ibai]]ko urak hartzeko lanak, nekazaritzako eremu oso handia ureztatuz, kotoiaren ekoizpena handitzekotan. Egin ere, Sobietar Batasuna aldi hartan munduko kotoi-ekoizle handiena egin zen, baina [[Aral itsasoa|Aral itsasora]] isurtzen zen ura hainbeste murriztu zen, hondamendi ekologiko handia gertatu zen.
 
== Banaketa politiko eta administratiboa ==
Hamaika oblast edo probintzia eta errepublika autonomo bat zeuden Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialistan.
 
 
[[Kategoria:Uzbekistango historia]]
[[Kategoria:Sobietar Batasuneko historia]]
 
[[af:Oezbekistanse Sosialistiese Sowjetrepubliek]]
[[ar:جمهورية أوزبكستان السوفيتية الاشتراكية]]
[[az:Özbəkistan Sovet Sosialist Respublikası]]
[[be:Узбекская Савецкая Сацыялістычная Рэспубліка]]
[[be-x-old:Узбэцкая Савецкая Сацыялістычная Рэспубліка]]
[[bg:Узбекска съветска социалистическа република]]
[[br:RSS Ouzbekistan]]
[[ca:República Socialista Soviètica de l'Uzbekistan]]
[[cs:Uzbecká sovětská socialistická republika]]
[[de:Usbekische Sozialistische Sowjetrepublik]]
[[en:Uzbek Soviet Socialist Republic]]
[[eo:Uzbeka Soveta Socialisma Respubliko]]
[[et:Usbeki NSV]]
[[fa:جمهوری سوسیالیستی ازبکستان شوروی]]
[[fi:Uzbekistanin sosialistinen neuvostotasavalta]]
[[fr:République socialiste soviétique d'Ouzbékistan]]
[[gl:República Socialista Soviética de Usbequistán]]
[[gv:Pobblaght Hoveidjagh Hoshiallagh ny h-Oosbeckistaan]]
[[he:הרפובליקה הסובייטית הסוציאליסטית האוזבקית]]
[[id:Republik Sosialis Soviet Uzbekistan]]
[[it:Repubblica Socialista Sovietica Uzbeka]]
[[ja:ウズベク・ソビエト社会主義共和国]]
[[kk:Өзбек Кеңестік Социалистік Республикасы]]
[[ko:우즈베크 소비에트 사회주의 공화국]]
[[lt:Uzbekijos TSR]]
[[mk:Узбечка ССР]]
[[mr:उझबेक सोव्हियेत साम्यवादी गणराज्य]]
[[ms:Republik Sosialis Soviet Uzbekistan]]
[[nl:Oezbeekse Socialistische Sovjetrepubliek]]
[[no:Den usbekiske sosialistiske sovjetrepublikk]]
[[pl:Uzbecka Socjalistyczna Republika Radziecka]]
[[pt:República Socialista Soviética Uzbeque]]
[[ro:Republica Sovietică Socialistă Uzbekă]]
[[ru:Узбекская Советская Социалистическая Республика]]
[[sr:Узбечка Совјетска Социјалистичка Република]]
[[sv:Uzbekiska SSR]]
[[tl:Uzbek Soviet Socialist Republic]]
[[tr:Özbekistan Sovyet Sosyalist Cumhuriyeti]]
[[udm:Узбек ССР]]
[[uk:Узбецька Радянська Соціалістична Республіка]]
[[uz:Oʻzbekiston Sovet Sotsialistik Respublikasi]]
[[vi:Cộng hòa Xã hội chủ nghĩa Xô viết Uzbekistan]]
[[zh:乌兹别克苏维埃社会主义共和国]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/11/29}}