Biologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
52. lerroa:
* [[Bioteknologia]]: produktu onuragarriak lortzeko izaki bizidunak (mikrobioak, batez ere) erabiltzen dituena.
 
LEFA
== Bizia ==
 
{{sakontzeko|Bizi}}
 
Biologia biziaren zientzia denez, aurrera jarraitu aurretik egokia izango litzateke bizia bera zer den definitzea. Biologiaren hastapenetan galdera hori sarri agertzen da, eta biologo guztiak ez dira bat etortzen erantzuterakoan.
 
Izaki bizidun eta ez-bizidunen arteko desberdintasuna, itxuraz, argia eta nabarmena da. [[Birus]] bezalako egitura mikroskopiko eta oinarri-oinarrizkoekin, aldiz, desberdintasun hori ez da hain argia. Bizia izaki bizidunen ezaugarria esklusiboa denez, errazagoa izango da izaki bizidunen propietateak aipatzea bizia bera definitzea baino.
 
Izaki bizidun guztiek ezaugarri multzo bat partekatzen dute:
 
* Ugalketa ahalmena: izaki bizidunak bere buruaren kopiak egiteko gaitasuna dauka. Materia ez-bizidunaren aldean, izaki bizidunek haien kontserbazioa bermatzen dute belaunaldietan zehar.
 
* Jarduera [[metabolismo|metabolikoa]]: izaki bizidunek haien ingurumenetik hartzen dituzten [[molekula]]k eraldatzen dituzte, bide metabolikoen bitartez. Materia ez-bizidunaren aldean itxuraz aldatzen dute, metabolismoaren ondorioz hazi eta garatzen baitira.
 
* Sentikortasuna eta kitzikakortasuna: izaki bizidun orok ingurumenetik jasotzen dituen [[kinada]] guztiei erantzun egiten die.
 
* Berezko antolaketa biokimikoa: antzeko molekula organikoz daude osatuta izaki bizidunak ([[proteina]]k, [[azido nukleiko]]ak, [[gluzido]]ak eta [[lipido]]ak, e.a.), eta antzeko bide metabolikoak dituzte (gluzido, lipido eta protidoen [[katabolismo]]a, azido nukleikoen funtzionamendua, [[proteinen sintesi]]a…)
 
Lau ezaugarri klasiko hauetaz gain, bada beste bat oso ongi datorkiona materia bizidunari: informazio-konplexutasun ordenatuarena, hain zuzen ere. Kontzeptu horrek esan nahi du izaki bizidunek konplexutasun molekular handia dutela ez-bizidunen aldean, baina egitura konplexu horrek aparteko ordena duela.
 
Adibide batekin hobeto ulertzeko, azter dezagun [[birus]] baten egitura molekularra eta harri batena. Zalantzarik gabe, lehenak konplexutasun molekular handiago dauka bigarrenak baino eta -aldi berean- askoz ordenatuagoa. Esaterako, [[poliomielitis]]aren birusaren egitura deskribatzen badugu, deskribapen molekularra ia berdina izango da poliomielitisa eragiten duen beste birusarena. Baina harri bat deskribatzen badugu, ia ezinezkoa da egitura molekular berdina duen beste harri bat topatzea. Izaki bizidunak, beraz, ordenazio handiko sistemak dira materia ez-bizidunaren aldean.
 
[[Termodinamika]]ren 2. printzipioak Unibertsoan [[entropia]] gero eta handiago dela finkatzen du. Hots, sistema gehienak desordenatu egiten dira denboraren poderioz. Izaki bizidunak sistema oso ordenatuak direnez, termodinamikaren 2. legearen kontra jotzen dute, antza. Baina hori ez da gertatzen: izaki bizidunek egitura ordenatuak dituzte bizi direnen ingurumena desordenatzen dutelako.
 
 
== Biologiaren oinarriak ==