Kaliforniako penintsula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|xirkan}}
[[Fitxategi:Baja peninsula (mexico) 250m.jpg|thumb|250px|Kaliforniako penintsula]]
'''Kaliforniako penintsula''', '''Baja California''' eta '''Kalifornia Behereko penintsula''' ere deitua, [[Mexiko]]ko ipar-mendebaldean, [[Ozeano Barea]]ren eta [[Kaliforniako golkoa]]ren artean dagoen [[penintsula]] luzanga da. 1280 km luze da, iparraldeko [[Mexicali]]tik hegoaldeko [[Cabo San Lucas]]eraino, eta 80-220 km zabal. Administratiboki bi estatutan zatiturik dago: [[BajaKalifornia CaliforniaBeherea]] ipar latitudeko 28º paralelotik iparraldera eta [[BajaHego CaliforniaKalifornia SurBeherea]] hegoaldera. Iparraldean [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] [[Kalifornia]] estatuarekin du muga eta ipar-ekialdean [[Colorado ibaia]]k Mexikoko [[Sonora]] estatutik bereizten du.

[[Hernán Cortés]]ek aurkitu zuen 1539-1540 urte bitartean.

== Toponimia ==
[[Kalifornia]] izena [[Amerika]]ko aurkikuntza baino lehenagokoa da. Izena lehenengo aldiz [[Errolanen kantua]] izeneko liburuan agertu zen. Poemaren zati batean, garrantzi berezik gabe, ''Califerne'' hitza agertzen da.

Morz est mis nies ki tant soleis cunquere

Encuentre mei revelerunt li Saisne,

Et Hungré et Bugre et tante gent averse,

Romain, Puillain et tuit cil de Palerne,

E cil d'Affrike e cil de '''Califerne'''.

(La Chanson de Roland-eko CCIX. bertsoa)

[[Sevilla]]n ([[España]]) [[1510]]an idatzitako "Las sergas de Esplandián" elaberrian, bere izena gaur egun ezagutzen den modu berean idatzita agertzen da.

... "Sabed que a la diestra mano de las Indias existe una isla llamada '''California''' muy cerca de un costado del Paraíso Terrenal; y estaba poblada por mujeres negras, sin que existiera allí un hombre, pues vivían a la manera de las amazonas. Eran de bellos y robustos cuerpos, fogoso valor y gran fuerza. Su isla era la más fuerte de todo el mundo, con sus escarpados farallones y sus pétreas costas. Sus armas eran todas de oro y del mismo metal eran los arneses de las bestias salvajes que ellas acostumbraban domar para montarlas, porque en toda la isla no había otro metal que el oro".

== Klima ==
Iparrean [[klimatologia]] epela da, batez ere [[Kaliforniako golkoa]]n. Hegoaldea beroagoa da, baita lehorragoa ere, [[basamortu]]a baitu.
Oro har, muturreko [[klimatologia]] dago. [[Pazifiko]]ko [[itsasertz]] osoan [[fenomeno]] berezi bat gertatzen da udan leku askotan. [[Alaska]]tik datorren [[ur]] korronte hotza eta [[lur]]reko beroarekin bat egitean, [[kostalde]]a lainotu egiten da.

[[Fitxategi:Baja California Desert.jpg|thumb|right|225px|Baja California Desertua, Catavinan]]

== Banaketa administratiboa ==
Iparraldeko [[estatu]]an [[Mexicali]] da hiri nagusia eta hiru milioi biztanle ditu gaur egun. [[Tijuana]] eta [[Ensenado]] hiri garrantzitsuak dira ere.
[[Fitxategi:Devils-Peak Sierra-SanPedroMartir BajaCalifornia Mexico.jpg|thumb|left|225px|[[San Pedro Martir]] mendilerroa, Picacho del Diablo erdian dagoelarik.]]
Hegoaldeko estatuak 640.000 biztanle ditu. Oso [[estatu]] gaztea da, 1974an sortu zelako. Bere hiriburua, [[La Paz (Hego Kalifornia Beherea)|La Paz]] da eta 200.000 biztanle ditu. Hiri lasaia da, [[turismo]]aren ondorioz nahiko handitu da nahiz eta [[ura]]rekin hainbat arazo izan, eskasia dago eta.

== Ekonomia sektoreak ==
Iparraldean nekazaritza oinarritzen da, batez ere, [[mahatsondo]], [[zitriko]] eta hainbat barazkien laborantzan.
Elektrizitatea ere ekoizten da bertan eta [[estatu]] osoan [[arrantza]] eta [[turismo]]a garrantzi handikoak dira, hala nola [[fosfato-meatzaritza]].
[[Tijuana]]n telebista eta ordenagailu pantailak ekoizten dira.

{{Commonscat|Baja California Peninsula}}