«Diglosia»: berrikuspenen arteko aldeak

5.345 bytes added ,  Duela 9 urte
t
83.200.181.147 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TjBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t (83.200.181.147 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TjBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Bestalde, diglosia dinamikoa da, eta behe barietate batzuen patua goi barietate bilakatzea da. Hori argi da hizkuntza erromantzeen ([[gaztelania]], [[frantses]]a, [[italiera]]…) eta [[latin]]aren arteko harremanean; latina behe-barietate bilakatu ez bada ere, betetzen zituen funtzio gehienetatik baztertua izan da.
 
== Kontzeptuaren historia ==
Hizkuntzarik ez mintzatzea da Diglosia .
 
[[Jean Psichari]] (1854-1929) frantses helenistak erabili zuen lehenengoz diglosia (''diglossie'') terminoa. [[Greko]]zko ''di-'' («bi aldiz») + ''glóssa'' («hizkuntza») osagaiak batuta sortutako izen hori bi greko mota hauek sailkatzeko erabili zuen: alde batetik, ''katharevoussa'', garbizaleek sustengatzen zuten hizkuntza jaso idatzia; eta bestetik, [[demotiko]]a, eboluzioaren ondorengo gaur egungo forma arrunta.
 
[[Uriel Weinrich]]entzat elebitasuna fenomeno indibiduala zen bereziki. Jarraian [[Charles Ferguson]]ek elebitasun soziala aztertu zuen, eta diglosia kontzeptua teorizatu.
 
[[Charles Ferguson]]en definizioak hizkuntza bakarraz hitz egiten zuen eta, horren barruan, bi aldaerez. Diglosia mota horri gaur egun ''barne diglosia'' edo ''endodiglosia'' deitzen zaio, hizkuntza baten barneko bi barietateren artean gertatzen delako. Adibidez, [[Maroko]]n gertatzen dena. Erregistro xeheetan bertakoek erabiltzen dute [[arabiera]], baina hizkera horrek ez dauka zerikusirik erregistro jasoetan (administrazioan, erlijioan, komunikabideetan...) erabiltzen duten arabierarekin. Gainera, egoera hori egonkorra da. Izan ere, erabilera esparruak erabat konpartimentatuak daude. Inork ez luke erabiliko arabiera arrunta erlijioan, ez eta arabiera jasoa lagunarteko harremanetan ere.
 
[[Fitxategi:Euskara_ere_ofiziala_da.jpg|thumb|right|150px|Euskararen egoera islatzen duen umore marrazkia.]]
 
Dena den, [[soziolinguistika]]n diglosiak arrakasta izan badu, ez da izan kontzepzio klasiko harengatik. [[Joshua Fishman]]ek diglosia kontzeptua eraldatu zuen. Hizkuntza bakarraz hitz egin beharrean, bi hizkuntzez egin zuen berba. Horietatik bat prestigioduna, gobernuak erabilia, idatzizkoa... Bestea, ordea, prestigiogabea, herriak erabilia, ahozkoa... Diglosia kontzeptu horrek bete-betean asmatu zuen [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] eta beste hainbat herritako egoerarekin. Hizkuntzen arteko diglosia horri ''kanpo diglosia'' edo ''exodiglosia'' deitzen zaio.
 
Fishmanek honako sailkapen hau proposatu du elebitasun eta diglosia nozioen arteko erlazioak argitzeko:
 
* '''Elebitasuna eta diglosia:''' Hizkuntza-egoera horretan, hizkuntza-komunitateko lagunak, kasik denak, elebidun izan behar dira. Fishmanek Fergusonen adibidea errepikatzen du, aleman estandarra eta tokiko alemana [[Suitza]] alemanean. Herri kasuak bakan direla nabarmendu du, eta adibidetzat [[Paraguai]] jarri ([[gaztelania]] eta [[guaraniera]]).
 
* '''Elebitasuna diglosiarik gabe:''' [[Ameriketako Estatu Batu]]etako immigranteen kasua da: [[ingeles]]a ikasten dute, eta beren jatorrizko hizkuntza gordetzen dute belaunaldi batez edo gehiagoz. Immigrazio elebitasunak egoera espektro biziki desberdina erakusten du, norbanakoarengandik immigrante talde osora heda daitekeelako. Elebitasuna diglosiarik gabe egoera aski iragankorra da Fishmanen ustez, funtzio nagusiak betetzen dituen hizkuntzak bestea ordezka dezakeelako, immigrazioaren kasuan harrera-herriko hizkuntzak, hain zuzen.
 
* '''Diglosia elebitasunik gabe:''' Garatu gabeko herrietan aurki daiteke egoera hori, non landa lurretako biztanleria elebakarra den, eta kolonizazio hizkuntza ofiziala den.
 
* '''Elebitasunik eta diglosiarik eza:''' Kasu hori aski teorikoa da; komunitate txiki eta isolatuena litzateke. [[Amazonia]]n, adibidez, ezagun da halakorik badela oraino.
 
Orotara sailkapen hori aski artifizial eta determinista da, baina halere egoeren dibertsitatea hobeki ulertzen laguntzen du.
 
== Elebitasuna eta diglosia, aurrez aurre ==
 
[[Elebitasun]]a banako nolakotasuna da; bi hizkuntza jakitea eta txandaka erabiltzea da. Elebitasun mota asko badaude: hizkuntza jabetzearen araberakoak ([[lehen hizkuntza]], bigarren hizkuntza), hizkuntza jabetze ereduaren araberakoak ([[familia]]n, [[eskola]]n, autoikaskuntzaren bidez, zuzeneko esperientziaren bidez), hizkuntza gaitasunen araberakoak, eta abar.
Eneko est homosexuel . :o
 
Diglosia edo elebitasun soziala gizarte egoera da. Hizkuntza komunitate batean bi hizkuntza edo bi hizkuntza barietate erabiltzean datza. Hizkuntza edo barietate horiek esparru eta funtzio desberdinetarako erabiltzen dira; bata funtzio formaletarako (administrazioa, hezkuntza, ikus-entzunezko hedabideak…) eta bestea informal eta pribatuetarako (familia, lagunartea).
 
Maizenik egoera diglosikoa desorekatua da, funtzio horien banaketa maila berekoa ez delako. Gainera egoera diglosikoa dinamikoa da, hizkuntza batek, menderatzailea hain zuzen, bestearen funtzio eta erabilera eremu berri batzuk bereganatzen dituelako denborarekin.
 
[[José María Sánchez Carrión|Txepetxek]], diglosia kontzeptua onartuta, hiru diglosia maila proposatu ditu:
 
* Lehen mailakoa, '''erdi diglosia''', Fergusonen [[arabiera klasiko]]aren eta [[herri arabiera]]ren adibidearekin.
* Bigarren mailakoa, '''diglosia partziala edo funtzionala''', [[Belgika]]n edo [[Danimarka]] eta [[Alemania]] artean gertatzen dena, [[aleman]]aren eta [[daniera]]ren artean: hizkuntza batek mugaren alde batean funtzio guztiak ez baditu ere, mugaren beste aldean denak ditu.
* Hirugarren mailakoa, '''erabateko diglosia edo lurraldekoa''' da, [[Euskal Herri]]koa, adibidez, non [[euskara]]k funtzio guztiak ez dituen baina erdarak bai, euskararen lurraldean eta kanpoan ere bai. Azken hori ''diglosia glotofagikoa'' deitu du Txepetxek, haren prozesuaren bukaera herri hizkuntzaren desagerpena delako. Hizkuntza menderatzaileak egindako presioaren eraginez, hizkuntza menderatua desagertzera iristen da.
 
== Euskara eta diglosia: euskalkiak, euskara batua eta erdara ==
15

edits