Diglosia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa:
== Elebitasuna eta diglosia, aurrez aurre ==
 
Eneko est homosexuel . :o
[[Elebitasun]]a banako nolakotasuna da; bi hizkuntza jakitea eta txandaka erabiltzea da. Elebitasun mota asko badaude: hizkuntza jabetzearen araberakoak ([[lehen hizkuntza]], bigarren hizkuntza), hizkuntza jabetze ereduaren araberakoak ([[familia]]n, [[eskola]]n, autoikaskuntzaren bidez, zuzeneko esperientziaren bidez), hizkuntza gaitasunen araberakoak, eta abar.
 
Diglosia edo elebitasun soziala gizarte egoera da. Hizkuntza komunitate batean bi hizkuntza edo bi hizkuntza barietate erabiltzean datza. Hizkuntza edo barietate horiek esparru eta funtzio desberdinetarako erabiltzen dira; bata funtzio formaletarako (administrazioa, hezkuntza, ikus-entzunezko hedabideak…) eta bestea informal eta pribatuetarako (familia, lagunartea).
 
Maizenik egoera diglosikoa desorekatua da, funtzio horien banaketa maila berekoa ez delako. Gainera egoera diglosikoa dinamikoa da, hizkuntza batek, menderatzailea hain zuzen, bestearen funtzio eta erabilera eremu berri batzuk bereganatzen dituelako denborarekin.
 
[[José María Sánchez Carrión|Txepetxek]], diglosia kontzeptua onartuta, hiru diglosia maila proposatu ditu:
 
* Lehen mailakoa, '''erdi diglosia''', Fergusonen [[arabiera klasiko]]aren eta [[herri arabiera]]ren adibidearekin.
* Bigarren mailakoa, '''diglosia partziala edo funtzionala''', [[Belgika]]n edo [[Danimarka]] eta [[Alemania]] artean gertatzen dena, [[aleman]]aren eta [[daniera]]ren artean: hizkuntza batek mugaren alde batean funtzio guztiak ez baditu ere, mugaren beste aldean denak ditu.
* Hirugarren mailakoa, '''erabateko diglosia edo lurraldekoa''' da, [[Euskal Herri]]koa, adibidez, non [[euskara]]k funtzio guztiak ez dituen baina erdarak bai, euskararen lurraldean eta kanpoan ere bai. Azken hori ''diglosia glotofagikoa'' deitu du Txepetxek, haren prozesuaren bukaera herri hizkuntzaren desagerpena delako. Hizkuntza menderatzaileak egindako presioaren eraginez, hizkuntza menderatua desagertzera iristen da.
 
== Euskara eta diglosia: euskalkiak, euskara batua eta erdara ==