Coruña: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (Bot: Modificando ru:Ла-Корунья por ru:А-Корунья
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
167. lerroa:
1808ko maiatzeko inbasio frantsesaren ondoren, hiriak erresistentzia gogorrez egin zion aurre okupazioari. Coruña izan zen, era berean; erresistentzia helarazi zuen hiri galiziar bakarra, eta bertan borroka ugari gertatu ziren; [[Eviñako borroka]] garrantzitsuena delarik. Bertan, ingelesak eta frantsesak borrokatu ziren, eta frantsesek hartu zuten hiria bere gain. Borrokan parte hartu zuen ''Sir John Moore'' jeneralaren gorpuzkiak San Carloseko lorategian kokatuta daude gaur egun. Maiatzaren amaieran, frantsesek abandonatu zuten [[Galizia]].
 
1815ko abuztuaren 19an, [[Juan Díaz Porlier]] mariskalak [[Espainiako 1812ko konstituzioa|1812ko konstituzioa]] berreskuratzeko asmoz agertu zen, hiriko burgesia eta intelektualitateak bultzatuta. Alabaina, abuztuaren 22an traizionatua izan zen militarra, eta ondoren bahitua eta eskegia.
Lehenengo Karlistada lehertu zenean 1933an, hiria Isabelen alde agertu zen osotasunean, baina ez ziren istilu handiak gauzatu Coruñan. Gatazkaren ondoren, [[Isabel II.a Espainiakoa]] erreginak probintzia-titulua eman zion hiriari, eskerrak emateko keinu bat eginez.
180. lerroa:
[[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren garaian, hiriaren hazkuntza ekonomiko eta politikoak aurrera egin zuen, eta 1936ko autonomia-estatutuaren arabera Coruña [[Galizia]]ko hiriburu bihurtu zen.
 
[[Gerra Zibila]]n, hiriak bando errepublikarra alde batera utzi eta [[Francisco Franco]] jeneralaren alde kokatu zen. Leialtasun honi esker, Francok [[findegi]] bat eraiki, portua indartu eta [[aireportu]] bat eraiki zituen 1953an.
 
[[Frankismoa]]ren garaian, hiriak bere historia osoko alkaterik hoberenetarikoa izan zuen, [[Alfonso Molina]], hiriaren sarrerako bide nagusia eraiki zuena eta gaur egunean bere izena daramana. Beste coruñar garrantzitsu bat, [[Pedro Barrié de la Maza]], Coruñako hainbat enpresatako presidente bihurtu zen, [[Banco Pastor]] edo [[Unión Fenosa]], esaterako. Arrakasta handia lortu zuten aipatutako enpresek bere zuzendaritzapean.
189. lerroa:
 
=== Coruña azkenengo hamarkadetan ===
Azkenengo hamarkadetan hainbat aldaketa eman dira egitura politiko, militar eta ekonomikoan. Alde batetik, funtzio administratibo ugari garatzen dira Coruñan, eta jarduera militarra murriztu da. Sare ekonomiko eta enpresaburuala gogortu da: estatu mailako enpresa garrantzitsu batzuen egoitza da Caixa Galicia, Banco Pastor etab. Bestalde, ezin aipatzeke utzi [[Inditex]] mega-enpresaren egoitza ere badela, eta honek berebiziko garrantzia du hiriaren ekonomian. Horrez gain, portu komertziala eta aireportu propioak ere baditu. Aireportuak Coruña eta [[Espainia]]ko hiri nagusiak lotzen ditu: [[Bilbo]], [[Bartzelona]], [[Sevilla]] edo [[Madril]], esaterako.
 
== Demografia ==