«Coma Berenices»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Baina gauez, norbait tenplura iritsi eta adatsa lapurtu zuen. Zurrumurruek [[Serapis]] egiptoar jainkoaren tenpluko apaiz batek egin zuela zioten, erreginak sakrifizioa jainko greziar bati egin izanagatik haserre. Lapurreta honen aurrean Berenizeren desesperazioa eta Ptolomeoren haserrea handiak izan ziren. Baina euren aurrera Conon Samosekoa astronomoa iritsi zen errege-erreginak lasaiarazteko. Bere zientzia oso ohoratua zen, zazpi astronomia liburu idatzi zituen eta mundu guztiak ezagutzen zuen [[Arkimedes]] Sirakusakoarekin zuen adiskidetasuna. Cononek errege-erreginei izar multzo bat erakutsi zien, eta multzo hori zeruan agertu berri zela, eta, zalantzarik gabe, Berenizeren adatsa zela esan zien, hara Afrodita jainkosak eraman zuena, honi eskainia izan zelarik. Ondoren, Conon jakintsuak izar adats luze bat marraztu zuen [[Alexandria]]ko Museoko zeru globoan.
 
[[Kalimako Zirenekoa]] olerkari eta gramatikari greziarrak, urte askoan zehar liburuzaina ere izan zena, Berenize erregina eta honen adats ederra [[elegia]] batean hilezkortu zituen. Honakoak dira zati batzuk:
 
{{esaera2|Moztu berria nengoen eta nire ahizpek nigatik negar egiten zuten, bat batean, hego astintze azkar batekin, zefiroaren ufada goxoak eterraren lainoetan zehar naramanean eta Cypris gau jainkotiarraren magalean jartzen nauenean. Eta ni, Berenizeren adats ederra zeruan gizakientzat kontaezinbeste izarren artean distira eginez finko agertzeko, Cyprisek, izar berri bezala, astroen antzinako koroan jarri ninduen}}
252.705

edits