Partikulen fisika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Partikulen fisika''', materia eta erradiazioa eratzen duten partikulataz arduratzen da, partikula hauek zeintzuk diren, ze ezaugarri dituzten, bata bestearekin nola elkartzen dir...
 
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Partikulen fisika''', materia eta erradiazioa eratzen duten partikulataz arduratzen da, partikula hauek zeintzuk diren, ze ezaugarri dituzten, bata bestearekin nola elkartzen diren eta nondik datozten, esaterako. Partikula azeleratzaileak erabiltzen dituzten saiakuntzetan, askotan, egoera naturalean gertatzen ez diren partikula berriak sortzen dituzte eta makina hauek erabiltzen dituzten energia handiak direla eta, "'''energia haundiko fisika"''' bezala ere ezagutzen da [[fisika]]ren atal hau.
 
== [[Atomo]]a historian zehar ==
Inguratzen gaituzten materia guztia, bai eta gu ere, funtsezko hainbat elementuz osatuta gaudelaren ideia aintzinako [[Grezia]]tik dator, nahiz eta garaiko zientzilariek elementu haiek ([[Leukipo]], [[Demokrito]], and [[Epikuro]]) [[su]]a, [[ur]]a, [[lurra]] eta [[aize]]a zirela sinistu. XIX. mendean [[John Dalton]]ek [[estekiometria]]n egindako aurkikuntzak eta gero, materia guztia funtzesko partikula berdinaz osatuta egon behar zuela adierazi zuen, "atomo" izenekoa (grekeraz bananduezina esan nahi duena). Menderaen bukaeran, [[Joseph John Thomson|J.J.Thomsonek]] [[elektroi]]a aurkitu zuen, atomoak banatu daitezkela erakutsiz. XX. mendean zehar atomoan [[protoi]]ak eta [[neutroi]]ak ere daudela aurkitu zen, bai eta azken hauek [[quark]]ez eratuta daudela.
 
XX. mendearekin hasitako [[fisika nuklear]] eta [[fisika kuantiko]] arloetan egindako saikuntzak jarraituta, [[1939]]an [[Lise Meitner]]ek [[fisio]] nuklearra aurkitu zuen, [[Otto Hahn]]ek aurretik egindako frogaketetan oinarrituta, eta urte berean, baina pixkat beranduago, [[Hans Bethe]]nek [[fusio]] nuklearraren kausitu zuen. Bi deskubrimendu hauek atomo batetik beste bat sortzen zuten industria bat hasi zuten, historian zehar hainbat [[alkimista|alkimistek]] amestutako [[berun]]-[[urre]] trasnformazioa posible eginez (nahiz eta oso garesti atera). Industria hauek ere XX. mendean zehar hain ezagunak izan diren [[arma nuklear]]rak sortzen bukatu zuten.
 
50. eta 60. hamarkadetan zehar hainbat partikula aurkitu ziren sakabanaketa saiakuntzetan, hainbeste "partikulen zoologikoa" ere deitua izan zirela. 70. hamarkadan zehar, [[eredu estandarra]]ren azalpenarekin, aurkitutako partikula gehienak funtsezko ziren partikula multzo txikiago baten bateratzeak zirela argi gelditu zen.
 
== Partikula subatomikoak ==
Gaur egun partikulen fisika [[atomo]]ak baino estruktura gutxiago duten partikula subatomiko hauetaz arduratzen da batez ere, esaterako [[elektroi]]ak,[[quark]]ak (funtzesko partikulen artean), [[protoi]]ak eta [[neutroi]]ak (partikula konposatuak azken bi hauek). Beste partikula batzuk sakabanaketa prosezuetan sorturiko [[fotoi]]ak, [[neutrino]]ak eta [[muon]]ak dira, baina badaude ere beste hainbat partikula exotiko.
 
Funtsezko partikulak bi eratakoak izan daitezke, [[bosoi]]ak ([[Satyendra Nath Bose]] fisikari indiarraren ohorez izendaturikoak) eta [[fermioi]]ak ([[Enrico Fermi]] zientzilari italiarraren izenagatik). Bosoiak [[spin]] osoa dute, hau da, 0, 1, 2 eta abar, fermioien spina zatiki bat delarik, 1/2 edo 3/2. Spin diferentzia hau dela eta, fermioiak (elektroiak) eta bosoiak ezaugarri eta jokaera guztiz ezberdinak dituzte.
 
 
 
 
 
[[Kategoria:Partikulen fisika]]
 
 
[[ar:فيزياء الجسيمات]]
[[bg:Физика на елементарните частици]]
[[ca:Física de partícules]]
[[cs:Fyzika částic]]
[[da:Partikelfysik]]
[[de:Teilchenphysik]]
[[el:Σωματιδιακή Φυσική]]
[[en:particle physics]]
[[es:Física de partículas]]
[[eo:Partikla fiziko]]
[[fa:فیزیک ذره‌ای]]
[[fr:Physique des particules]]
[[gl:Física de Partículas]]
[[ko:입자물리학]]
[[id:Fisika partikel]]
[[ia:Physica de particulas]]
[[is:Öreindafræði]]
[[it:Fisica delle particelle]]
[[he:פיזיקת חלקיקים]]
[[la:Physica particularum minimarum]]
[[lt:Dalelių fizika]]
[[hu:Részecskefizika]]
[[nl:Deeltjesfysica]]
[[ja:素粒子物理学]]
[[no:Partikkelfysikk]]
[[pl:Fizyka cząstek elementarnych]]
[[pt:Física de partículas]]
[[ro:Fizica particulelor]]
[[ru:Физика элементарных частиц]]
[[simple:Particle physics]]
[[sk:Fyzika častíc]]
[[sl:Fizika osnovnih delcev]]
[[fi:Hiukkasfysiikka]]
[[sv:Partikelfysik]]
[[th:ฟิสิกส์พลังงานสูง]]
[[vi:Vật lý hạt]]
[[tr:Parçacık fiziği]]
[[uk:Фізика елементарних частинок]]
[[zh:粒子物理學]]