Ioi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Nitrate-ion-elpot.png|thumb|right|200px|Nitrato-ioiaren ([[Nitrogeno|N]][[Oxigeno|O]]<sub>3</sub><sup>-</sup>) potentzial elektrikoaren mapa. Gorriz markatutako areek horiz markatutakoek baino energia gutxiago daukate]]
'''Ioi''' bat [[elektroi]]ak galdu edo irabazi dituen eta, beraz, positiboki edo negatiboki kargatu den [[atomo]] edo [[molekula]] bat da. Ioiaren elektroi-kopurua bere protoi-kopurua baino handiagoa denean, negatiboki kargatuta dagoela esaten da. Ioi-mota honi '''anioi''' deritzo eta [[anodo]]ek erakartzen dute. Positiboki kargatutako ioi bati (elektroiak protoiak baino gutxiago dituen bati), berriz, '''katioi''' deritzo eta [[katodo]]ek erakartzen dute.
 
Ondorioz karga elektriko positibo edo negatibo bat edo gehiago dituena. Karga positiboa duten ioiei '''katioi''' deritze (Na+, Ca2+, NH4+, H3O+ adibidez) eta [[katodo]]ek erakartzen dute. Karga negatiboa dutenei, berriz, '''anioi''' (Cl-, OH-, CO32-, C6H5- adibidez) eta [[anodo]]ek erakartzen dute. Ioien tasunek ez dute zerikusirik jatorrizko atomo edo molekulen tasunekin, kargak eragin handia baitu gai baten jokaeran. Ioiak solidoetan, isurkarietan eta gasetan izaten dira. Sukaldeko gatza, adibidez, solidoa da, eta bere kristalek sodio eta kloro atomo kopuru berdina dute, baina ez dituzte molekulak eratzen. Sodio klorurozko kristal horiek elkar erakartzen duten sodio katioiez (Na+) eta kloro anioiez (Cl-) daude eratuak. Horrela daude eratuta ioi izaerako solido guztiak (CaCl2, AgNO3, FeCl3, PbBr2, adibidez). Irrada ioitzaile batzuen eraginez (deskarga elektrikoak, izpi ultramoreak, X izpiak, izpi kosmikoak, gai erradioaktiboek jaurtikitako alfa, beta eta gamma izpiak eta abar) gas batzuen atomo batzuk aldatu eta ioiak eratzen dira. Gasen ioitze hori atomoei dagokie beti eta ez molekulei. Gasean sortzen diren ioi horiek hautsa eta lainoaren tantatxoak oso erraz erakartzen dituzte. Ezaugarri hori elektrizatutako gorpuzkien ibilbidea eta gasen ioitze prozesua aztertzeko erabili izan da.
 
Atomo bakarraz osatutako ioiari [[ioi monoatomiko]] deritzo, eta atomo bi edo gehiago badauzka, [[ioi poliatomiko]]. [[Oxigeno]]a osagaitzat daukatzen ioi poliatomikoei, esaterako [[karbonato]] edo [[sulfato]]ei, [[oxianioi]] deritze.
 
Ioien izenak elektrikoki neutroak diren atomoenak bezala idazten dira. Salbuespen bakarra dago: karga elektriko netoa adierazteko, plus edo minus ikur bat eta galdu edo irabazi duten elektroi-kopurua idazten zaie superindize gisa, esaterako, [[Hidrogeno|H]]<sup>+</sup> edo [[Sufre|S]][[Oxigeno|O]]<sub>4</sub><sup>2-</sup>.
 
==Lotura ioniko==
{{sakontzeko|Lotura ioniko}}
 
Lotura ioniko (edo ''Ioi lotura'') [[lotura kimiko]] mota, sarritan ''lotura elektrostatiko'' izenez ezagutzen dena. Lotura honen bidez gai bakun desberdinen atomoak bata besteari elektroi bat edo gehiago pasatuz elkartzen dira, eta gai polarra edo ioi erakoa eratzen dute. Adibidez, elektroien azken geruzan elektroi bakar bat duen [[potasio]] atomoa oso erraz lotzen da azken geruzan zazpi elektroi dituen [[kloro]] atomoarekin, horrela biak zortzi elektroiekin geratzen baitira; egoera hori da energia ikuspuntutik egonkorrena. Potasioak elektroi bat galtzen du eta positiboki kargatuta geratzen da, eta aldi berean kloroak elektroi hori irabazten du eta negatiboki kargatua geratzen da. Era honetako loturak lotura kobalenteak baino egonkortasun txikiagokoak dira. Eratzen diren konposatuak ioietan zatitzen dira uretan urtzean.
 
==Ioi trukea==
 
Ioi trukea disoluzio bateko katioi bat edo anioi bat karga berdineko beste batez ordezkatzea da. Horretarako, ioiak dituen disoluzioa erraz ioitzen diren sail [[azido]]ak edo [[base|basikoak]] dituen [[sare molekular]] batetik pasarazten da. Disoluzioko ioiak sare molekularrera batzen dira, eta bertan dauden ioi askeak edo higikorrak ordezkatzen dituzte. Sare molekular horiei ioi trukatzaileak deitzen zaie. Ioi trukatzaile gehienak solidoak dira, eta horietakoak dira adibidez [[aluminosilikato]]ak ([[buztin]]ak), polimero organikoak ([[erretxina]] trukatzaileak), [[zelulosa]], [[lurzoru]]a eta abar. Ioi trukea ura biguntzeko (permutitak erabiliz), analisi kromatografikoan, hondakin ionikoak desagerrarazteko (desmineralizazioa), [[lur arraro]]ak bakantzeko, azidoak desagerrarazteko eta abarretarako erabiltzen da. [[Sendagai]] gisa ere erabiltzen dira erretxina ioi trukatzaileak, [[bihotzerre]]a gutxitzeko adibidez.
 
==Erreferentziak==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{ lur | data=2012/11/24}}
 
 
[[Kategoria:Kimika]]