Carl Philipp Emanuel Bach: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
Garai hartan [[Europa]]ko klabezin-jotzailerik hoberenetarikoa zen. Haren ospeak goia jo zuen bi sonata-sailekin, lehena, Federiko II.a Handiari (''Preußische Sonaten'', 1742), eta bigarrena, [[Wurtembergeko dukea]]ri eskainia (''Württembergische Sonaten'', 1744).
 
1746an ganbera-musikari izendatu zuten, eta hogeita bi urtetan zehar hala jarraitu zuen, [[Carl Heinrich Graun]], [[Johann Joachim Quantz]] eta [[Johann Gottlieb Naumann]]ekin batera. [[Berlin]]en bizi izan zen garai horretan, honakoak konposatu zituen: ''Magnificat'' (1749), aitaren eragin handia erakutsiz; Pazko kantata bat (1756); zenbait sinfonia eta kontzertu; gutxienez hiru abesti-sail; zenbait kantata sekular eta beste pieza batzuk. Baina, haren lanik garrantzitsuena klabezinari lotuta egon zen, besteak beste, ''Mit veränderten Reprisen'' bilduma (1760-1768). Gainera, 1753an ''Versuch über die wahre Art das Clavier zu spielen'' idatzi zuen (tekla-instrumentuak jotzeko arteari buruzko saiakera), arrakasta handia izan zuen tratatu sistematiko eta magistrala. [[Muzio Clementi]] eta [[Johann Baptist Cramer]]ren metodoetarako oinarria da.
 
1768an [[Georg Philipp Telemann]] hil ondoren, Hanburgoko kapera-maisu karguan jarraituko dio. Kargu horretan musika sakroari ardura handiagoz begiratu behar izan zion. Aldi berean, [[Joseph Haydn]]en ibilbideak haren beraren konposizio instrumentala suspertu egin zuen.
18. lerroa:
 
== Obra eta musika-estiloa ==
XVIII. mendearen bigarren erdian Carl Philipp Emanuelen ospea handia izan zen. [[Wolfgang Amadeus Mozart]]ek (harreman estua zuen haren aitarekin), zera esan zuen hari buruz: “Bera aita da, gu umeak.” Joseph Haydnen heziketaren tarterik handiena Carl Philipp Emanuelen obra atertzen eman zuen. [[Ludwig van Beethoven]]ek haren talentuaren aurrean mirespena eta estimua adierazi zituen. Hori guztia, batez ere, klabezinerako sonatek eman zioten, musika-forma horren garapenean oihartzun handia izan zuten sonatek. Estiloa argia da, espresioa leuna. Nabarmenak dira beren askatasunagatik eta beren askotariko diseinu estrukturalagatik. Eskola italiarreko konpositoreek ezarritako eskema zurrunarekin hautsi, eta vienar maisu handien etorrera erraztu zuten.
 
XIX. mendean haren izena ahaztu egin zen. [[Robert Schumann]]ek zioenez, musikari sortzaile gisa, bere aitarengandik oso urrun zegoen. [[Johannes Brahms]]ek, aldiz, estimutan zuen, eta haren obra batzuk argitaratu zituen.
 
Gaur egun, ikasleek askotan interpretatzen dituzte haren ''Sonaten für Kenner und Liebhaber'', haren D''ie Israeliten in der Wüste'' eta ''Die Auferstehung und Himmelfahrt Jesu'' oratoriak, hala nola klabikordiorako zenbait kontzertu, adibidez, ''Kontzertua Sol maiorrean eta Re maiorrean''.
 
''Flautarako kontzertua re minorrean'' mundu guztiko flauta-jotzaileen ohiko errepertorioaren parte da.
 
[[Category:Alemaniako musikariak]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/10/4}}
 
[[CategoryKategoria:Alemaniako musikariak]]