Arabako lautada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
101. lerroa:
Jarduera industrial garrantzizkoenak metalgintza, kimika eta beiragintza izan ziren, besteak beste. Industriaren garapenak behaztopa izugarria aurkitu zuen 70eko hamarraldiko energia krisi sakonean. Hamarraldi hartako krisi sozialak gatazka une latzak ezagutu zituen. 80ko hamarraldian ekonomiak hobera egin zuen, baita industriaren alorrean ere.
 
Gaur egun, lanean ari den biztanleria osoaren %47 industriak hartzen du; hala ere, barne moldaketa izugarria egin behar izan du, ekonomiaren eragilea goi teknologiari lotutako industria baita gaur egun. Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiriburu eta [[Eusko Jaurlaritzaren egoitza|Eusko Jaurlaritzako egoitza]] leku izendatu ondoren asko nabarmendu zen administrazioari lotutako sektorea: erakunde ofizialez gain, administrazioaren jardunbideari lotutako zerbitzu enpresa asko ere erakarri zituen horrek.
 
Merkataritzak garrantzi handia dauka Gasteizko jarduera ekonomikoaren barnean; saltoki txikiak dira gehienbat, eta Arabako herriez gainera Bizkaiko Otxandio eta Ubidera, eta Gipuzkoako Deba Garaira ere hedatzen da bere eragin komertziala.