Kontzeju: berrikuspenen arteko aldeak

Nafarroako eta Arabako udalerriaren azpitik dagoen erakunde administratiboa
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Kontzejua''', Araban eta Nafarroa Garaian, udalerri baten barruan nolabaiteko autonomia duen herria da. Kontzejua lurralde izaerako toki elkarte bat da, nort...
(Ez dago alderik)

15:25, 23 azaroa 2012ko berrikusketa

Kontzejua, Araban eta Nafarroa Garaian, udalerri baten barruan nolabaiteko autonomia duen herria da. Kontzejua lurralde izaerako toki elkarte bat da, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna duena, eta bere interesak kudeatzeko autonomia duena.

Kontzeju irekia da, baldin kontzejua auzotar guztien batzar batek gobernatzen badu, eta auzokideek aukeratutako Administrazio Batzar batek administratzen badu.

Kontzeju itxia da, baldin kontzejua auzotarrek aukeratutako Administrazio Batzar batek gobernatzen eta administratzen badu.