Elezahar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
11. lerroa:
Elezahar bat, oro har, pertsonaia bat, monumentu bat, komunitate bat, toki bat edo gertaeraren batekin lotuta dago, eta honen jatorria azaltzen saiatzen da. Sarri, pertsonaia baten inguruko zikloetan biltzen dira, [[Teodosio Goñikoa]], [[Robin Hood]], [[Cid Campeador]] edo [[Bernardo del Carpio]]rekin gertatzen den bezala.
 
Elezaharrek, ia beti, oinarrian, historikoa den gune bat dute, irudimenak zabaldutako atalekin. Horien agerpena borondatez aurkako asmoekin, akatsak, interpretazio okerrak edo esagerazioakgehiegikeriak, edo, baita, pertsona bat edo gehiagoren borondatezko ekintzarekin ere zerikusia izan dezake. Hauek arrazoi interesatu edo estetikoengatik, hasierako istorioa garatzen dute.
 
Elezahar batek beste elezahar bateko elementuak hartzen dituenean, "kutsatutako elezaharra" bezala ezagutzen da
 
 
== Elezaharrak Euskal Herrian ==
 
 
== Elezaharrak Espainian ==
[[Espainia]], [[arragoa]] izan zen elezaharrentzat. [[Iberiar PenintsulanPenintsula]]n, batak bestearekin zerikusirik ez zuten tradizioak nahastu ziren: zeltak, iberiarrak, erromatarrak, bisigodotarrak, juduak, arabiarrak (eta, arabiarrekin, indiar tradizioak) hizkuntza ezberdinetan.
 
Elezahar mordoa agertzen da [[Erromantze bilduma]]n, eta, honen bidez, espainiar antzerki klasikoan. Elezahar ugariren jatorria, [[Cristobal Lozano]]ren lana eta [[Barroko]] garaiko [[eleberri gortetarra]] da. Eliz idazle askok, bilduma ezberdinetan, elezahar pietatetsuak bildu zituzten, horietatik ezagunena, baina ez bakarra, ''Flos Sanctorum'' izenburukoa da. Baina, bakarrik [[XIX. mendea]]n hasten dira erromantikoak horiek biltzeko, aztertzeko eta imitatzeko interesa izaten. [[1838]]an, ''Elezahar eta eleberri jereztarrak'' argitaratzen dira, [[1869]], [[1872]] eta [[1874]]an, segidako edizioak agertzen dira izenburu honekin: ''Andre Maria Birjina Santuari buruzko nazio guztietako elezahar eta tradizio herrikoiak, elkarte erlijiotsu batek bildu eta ordenatutakoak''. [[1853]]an, [[Agustin Duran]]ek, nork jada argitaratu zituen bere ''Erromantze bilduma orokorra edo gaztelar erromantze bilduma'' izeneko bere idazlan handiaren bi liburukiak, ''Maitasunaren baratzeko hiru arabisagarren elezaharra'' argitaratu zuen. [[Angel de Saavedra]], Rivaseko [[duke]]ak, elezaharrak hitz neurtuetan idazten ditu eta [[Fernan Caballero]]k, elezahar alemaniarrak itzultzen ditu eta espainiarrak bildumetan biltzen ditu. Gustavo Adolfo Bécquerrenak, argitaratutakoak zein bera hil ondoren bildutakoak, hitz lauan idatzitakoenen artean, espresiboenetakoak dira, baina, Jose Zorrillak eta Jose Joaquin de Morak hitz neurtuan idatzitakoak ere ez dira atzean geratzen. [[Washington Irving]]en ondoren, [[Francisco Javier Simonet]] arabistak, [[1858]]an, ''Alhambra, arabiar elezahar historikoak'' argitaratu zuen, [[Jose Lamarque de Novoa]]k, ''Elezahar historikoak eta tradizioak'' ([[Sevilla]], [[1867]]), [[Antonia Diaz Fernandez de Lamarque]]k, ''Ihartutako loreak: elezaharrak eta [[balada]]k'' (Sevilla, [[1877]]), [[Manuel Cano y Cueto]], [[Miguel de Mañara]]ri buruzko elezaharretaz arduratu zen ([[1873]]), eta, guzti hauei, oraindik gehiago gehitu beharko lirateke, ez garrantzi gutxiagokoak: [[Maria Coronel]], [[Josefa Ugarte y Casanz]], [[Teodomiro Ramirez de Arellano]], [[Jose Maria Goizueta]] eta beste hainbat. Garai horretan bertan, [[XIX. mendea]]n, [[Agosti Xaho]] idazle zuberoarrak, [[Aitor (euskal mitologia)|Aitorren]] elezaharra idatzi zuen. [[1914]]an, Sevilla, ikasketa folklorikoen gune garrantzitsua zen eta, [[Arnold van Gennep]]ek idatzitako ''Elezaharren eraketa''ren itzulpena sustatu zuen. [[1953]]an, gertaera garrantzitsua izan zen [[Vicente Garcia de Diego]]k idatzitako ''Literatura unibertsalaren elezaharren [[antologia]]''ren agerpena, hasierako azterketa sakon eta zabal bat eginez eta, lurraldez lurralde sailkatutako elezahar espainiar hoberenen aukeraketa batekin, baita beste herrialde batzuetakoak ere. Azterketa hauei egindako azken ekarpen garrantzitsua, [[Julio Caro Baroja]]rena da [[harizko literatura]]ren aditua, ''Arketipo eta elezaharrei buruz'' ([[Bartzelona]] Circulo de Lectores, [[1989]]).