«Calatravako Ordena»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Bere jatorria ekintza heroiko batean du. Calatrava hiria, [[Guadiana]] ibaiaren ondoan, [[Alfontso VII.a Gaztelakoa]]k [[1147]]an kendu zien musulmanei. Musulmanen aurrean Toledoren gotorleku aurreratu bezala tokiak zuen garrantzi estrategikoaren ondorioz zenbait magnatek denbora laburrez euren eskuetan eduki ondoren, erregeak bere defentsa [[1150]]ean [[Tenpluko Ordena]]ri emanez ziurtatu nahi izan zuen, garai hartan armada erregularrik ez baitzegoen, eta mugako eremuak birpopulatzea ere ez zen erraza. Urte batzuk beranduago, islamiar bultzadaren aurrean, Tenpleak enpresa galdutzat eman zuen, eta gotorlekua Alfontso VII.aren oinordekoa zen [[Antso III.a Gaztelakoa]]ri itzuli zion.
[[Fitxategi:Villafranca-definiciones.jpg|thumb|Calatravako Ordena eta Zaldieriaren definizioa Madrilen 1652an ospatutako Kapitulu Orkorraren arabera, erregearen grabatzailea zen [[Pedro de Villafranca]]n sinatutako azaleko irudia: ''Petrus Villafranca Malagón sculptor Regius Alcobrice in Calatravensi Provincia natus sculpsit'', Madrid, 1660. [[San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia]].]]
Sortutako egoera eta islamiar arriskuaren aurrean, honek bere gizonik garrantzitsuenak bildu zituen eta Calatrava bere defentsaz arduratzen zenari eskaini zion. Nobleen sorpresa eta txantxen artean, Raimundok, [[Fiteroko monasterio|Fiteroko zistertar monasteriomonasterioko]]ko abadea zena, bere monasterioko monjea zen [[Diego Velázquez]]ek animatua, aurretik gerlaria izan zena, erronka onartu zuen. Alternatibarik ez zegoenez, erregeak bere hitza bete zuen, Calatrava Fiteroko monjeei emanez [[1158]]an [[Almazan]]en eginiko dohaintza bidez. Eurek, euren aldetik, denbora gutxian 20.000 monje eta soldaduzko armada bat osatu zuten, Diego Velázquezek Calatravatik gertu antolatzea lortu zituenei Don Raimundok [[Aragoiko Erresuma]]n bildu zituenak elkartuz. Jendetza horren aurrean, arabiarrek guduan sartzeari uko egin zioten, hegoalderantz erretiratuz.
 
Calatrava defendatzeko konpromezua mantentzen zenez eta, denborarekin, zaldunak buruzagi bezala Zisterreko abade bat izatearekin eta monjeen artean bizitzearekin ados ez zeudenez, Ordenako Maisu bat aukeratu zuten. Monjeak [[Ciruelos]]era eta zaldunak [[Ocaña]]ra erretiratu ziren, non ordena militar bihurtu ziren, tokiko izena jaso zuen lehen hispaniar ordena. Ordenako lehen Maisua [[Don García]] izan zen, Zisterra eta Aita Santuagandik lehen araua jaso zuena. Arau honek, zistertar ohituren gainean laikoentzat egokitua, zaldunei, hiru boto erlijiosoez gain (obedientzia, kastitatea eta pobrezia) logelan, errefektorioan (jangela) eta otoitzgelan isilik egotea, astean lau egunetan barau egitea, euren armajantziarekin lo egitea, eta, jantzi bakar bezala, zistertar habitu zuria zitorioritutako gurutze beltz sinple batekin (ondoren gorria) eramatea: muturretan [[zitoriori]]ak zituen greziar gurutze bat, [[XVI. mendea]]n gaur egun ezagutzen den bezala egituratu zena.
Ordenako duintasun handiak denboraren igaroan agertzen joan ziren, [[1467]]an behin betiko estatutuetan berretsiak izan zirelarik. Hierarkia ordenaren arabera, honako zazpiak ziren:
 
* '''Maisua''': Ordenako Autoritate nagusia zen. Enkomiendak ematen zituen, habituak eta prioratoak ematen zituen, Ordenakoak ziren pertsona guztientzat, basailuak barne, justizia administratzen zuen. Kargua hautazkoa eta bizi osorakoa zen. Ordenak 30 Maisu izan zituen espainiar koroarekin batu zen arte.
 
* '''Gaztela eta Aragoiko Komendadore Nagusiak''': Maisuaren ondoren euren erresumetako enkomienden lehen autoritateak.
 
* '''Klaberoa''': Bere betebeharra Ordenaren gaztelua eta komentu nagusia, hau da, Calatrava la Nuevako bere egoitza defendatu eta zaintzea zen. Maisuaren ordezkari militarra ere bazen.
 
* '''Priorea''': Zaldunen sendatze izpiritualaren arduraduna. Morimondeko abadea ordezkatzen zuen.
 
* '''Sakristaua''': Ordenaren erlikien, edalontzi sakratuen eta apaindurak zaintzearen arduraduna.
 
* '''Langile Nagusia''': Eraikuntzetaz arduratzen zena.
 
== Ordenako Maisuak ==
== Ordenarekin lotutako toki eta monumentuak ==
=== Nafarroa ===
* [[Fiteroko monasterioa|Santa María La Real Monasterioa]] ([[Fitero]]). Ordenaren lehen egoitza [[XII. mendea]]n.
 
=== Ciudad Realgo probintzia ===
* [[Calatrava la Viejako gaztelua]] ([[Carrión de Calatrava]]). Ordenaren egoitza XII. mendean.
* [[Izarretako Andre Mariaren Ermita-Komentua (Miguelturra)]]. Calatravako Ordenaren eragin handia jaso zuten bi markesek sortua eta bere barnean Miguelturrako patroia den birjina hartuz.
* [[Salvatierrako gaztelua]] ([[Calzada de Calatrava]]). Trantsiziozko egoitza [[XIII. mendea|XIII. mendemendeko]]ko lehen urteetan.
* [[Calatrava la Nuevako gaztelua|Calatrava la Nuevako Gaztelu-Komentu Sakratua]] ([[Aldea del Rey]]): Behin-betiko egoitza [[1218]]tik aurrera.
* [[Palacio de Clavería]] (Aldea del Rey). Ordenako klaberoaren egoitza [[XVI. mendea|XVI. mendemendetik]]tik aurrera.
* [[Almagro]]: Ordenaren hiri nagusia.
* Oreto eta Zuquecako Andre Mariaren Santutegia, [[Granátula de Calatrava]]. Ordenaren egoitza historiko eta izpirituala, antzinako [[Oretum]]eko hiri eta gotzaindegiarekin lotzen zuena.
* [[Campo de Calatrava]]. Ordenaren toki nagusiak (Calatrava la Nueva, Almagro, etab...) dauden eskualdea.
* [[Bolaños de Calatrava]]ko gaztelua, Ordenaren hiri nagusia defendatzeko eraikia.
* [[Virgen del Monte]] santutegia (ordenak eraikia) Campo de Calatravako antzinako "Mohedako bazkalekua"n eraikia.
* Errekonkistaren ondoren lortutako Dontzelen Gaztelua eta non [[Chillón]]en Espainiako lau ordenen enkomienda handietako bat egon zen tokia.
 
=== Teruelgo probintzia ===
* [[Calatravatarren Gaztelua]] ([[Alcañiz]]). [[Aragoi Beherea]]n ordenaren presentzia garrantzitsuaren lekukoa. XII. mendea.
* [[Enkomiendaren Jauregia]] ([[La Fresneda]]). [[Matarraña]]ren eskualdean, XVI. mendea.
 
=== Castellóko probintzia ===
* [[Albocácer]]: [[1243]]an bere hiri-gutunean domeinua Calatravako Ordenari eman zitzaion.
* [[Bejís]]: Jaime I.a Aragoikoak Calatravako Ordenari eman zion [[1245]]ean Enkomienda tituluarekin eta Valentziar Gorteetan ordezkaritzarekin. Bere hiri gutun ezaguna [[1276]]ko [[abuztuak 18]]koa da, Alcañizeko Komendaren gizonei emana Segorben Valentziako foruan.
* [[Sacañet]]: Jaurerria Calatravako Ordenarena izan zen. Herria Bejísgandik [[1842]]an independizatu zen.
 
=== Jaengo probintzia ===
* [[Jaiokundeko Andre Mariaren Eliza (Jamilena)]]. [[1559]]an berreraikia antzinako Erdi Aroko eliza baten gainean [[Karlos I.a Espainiakoa]]ren aginduz, nork, hasieran, [[Burgos]]etik zetozen calatravatar monjen komentu bat egitea pentsatzen zuena. Eliza hau Francisco del Castillo "el Mozo" arkitektoaren lana da.
* [[La Peñako gaztelua (Martos)]]. Arabiar eta iberiar-erromatar jatorriko beste gaztelu batzuen hondakinen gainean eraikia. Izena ematen dion harkaitzaren tontorrean dago, 1000 metroko altueran. Bere kokapen estrategikoak Ordenaren gotorleku defentsibo nagusia izatea egiten zuen nazariar erresumaren aurrean. Gaztelu honetan ere, elezahar batek dioenaren arabera, [[Fernando IV.a Gaztelakoa]]k bidegabeki hiltzera zigortu zituen [[Carvajales anaiak]], Ordenako komendadoreak, modu misteriotsuan, erregeari bizia kosta zitzaiona.
* [[Villako gaztelua (Martos)]]. Bere jatorria ordenarena baino lehenagokoa da, baina Calatravako ordenarekin egin zitzaizkion erreforma eta hedapenik handienak. Gaztelua Martoseko harkaitzera harresien bidez elkartzen zen, hiria babestua geratuz. La Peñako gazteluarekin batera oso garrantzitsua izan zen nazariar erresumaren aurrean.
* [[Porcuna|Porcunako Dorre Berria eta Gaztelua]]. Tamaina handiko Erdi Aroko dorre bat da, Calatravako Ordenak [[1411]] eta [[1435]] artean eraikia, eta bere komendadorea zen Luis de Guzmánek inauguratua. Porcunako gaztelu monumentalaren ekialdeko muturrean dago, Martoseko Ateari itsatsia, zitadelaren ekialdeko sarrera dena. Bere garaian, Andaluzia kristauan hobekien defendatutakoa izan zen. Horregatik, zenbait calatravar komendadoreren egoitza egonkorra izan zen eta hortik, gotorleku horretan zenbait urtez preso egon izana [[Boabdil]] Gaztea, Granadako azken erregea, Lucenako guduan preso erori ondoren. 28 metroko altuera du eta oktogono formako oinplanoa du, barnealdean gainjarritako bi gelekin, ganga gotikoz estaliak. Kanpoaldean leiho [[mudejar]]rak ditu, modu finean landuak. Behean Calatravako gurutze bat dago bere barne angeluetan landutako bi kate zatirekin eta alboetan bi [[harea erloju]]rekin. Terraza bat du landazabalerako behatoki eder batekin. Monumentu nazionala da [[1982]]tik, eta [[Obulcoko Udal Museo Arkeologikoa]] dago bertan, non historiaurreko, iberiar eta erromatar garaietako hondarrak gordetzen diren.
* [[San Benito eliza (Porcuna)]]. Leialki laburbiltzen du Calatravako Ordenaren zistertar izpiritua. Prioratoa eta Benitoar Monasterioa izan zen. Erromaniko berantiar estiloko eliza bat da, eta bertan zenbait alditan calatravatar zaldun guztiak batu ziren. L formako bi nabe ditu (nagusia landare irudidun arku eta kapitelek osatutako arkudiarekin) eta XVIII. mendeko estalkia duen kanpandorrea.
* Andre Maria Sortzez Garbiaren Gaztelu eta Eliza ([[Higuera de Calatrava]]). Gaztelutik zutik Omenaldiaren Dorrea geratzen da. Antzinako Higuera de Martos [[Higueruelako gudua]]ren lekuko izan zen ([[1431]]), non [[Joan II.a Gaztelakoa]]ren tropek 10.000 musulman hil zituzten. Musulmanen ondorengo erasoek herria erretzea eta klerigo eta zibilen heriotzak eragin zituzten. Padilla etxeko armarria elizako aldare nagusiaren kupulan ikus daiteke.
* [[Begíjar]]reko gaztelua. Hau izan zen Fernando III.a Santuak Calatravako Ordenari egin zion lehen dohaintzetako bat [[1226]]an konkistatu ondoren, beste heredade eta jabetza batzuekin batera.
 
=== Guadalajarako probintzian ===
* [[Zorita de los Canesko gaztelua]]. Andalusiar jatorriko gazteluak Tajoren ibi bat domeinatzen du eta Alfontso VIII.ak eman zion ordenari [[1174]]an, "Enkomienda Buru" bihurtuz. Erdi Aroan zehar Ordenako alderdi ezberdinen arteko gatazken lekuko izango zen. Jada XVI. mendean, [[Filipe II.a Espainiakoa]]k [[Ruy Gómez de Silva]]ri kendu zion. Gaur egun hondakinetan dago, garai batean izan zuen handitasun eta hedadura nabaritzea eragozten ez duen arren. Oraindik ikus daitezke calatravatar kapera, uraska, putzua, iparraldeko dorre albarranarra, antzinako islamiar albakarra, emirerri eta kaliferri garaiko paramentuak, etab...
 
[[Fitxategi:Iglesia de las Calatravas (Madrid) 01.jpg|thumbnail|200px|Calatravatarren Eliza (Madril)]]
 
=== Madrilgo probintzian ===
* [[Calatravako Concepción Realeko Eliza]]. [[1670]] eta [[1678]] artean eraikia Calatravako Komendadoreen komentu ondoan. [[1868ko Iraultza|1868ko Iraultza LoriatsuaLoriatsuan]]n gobernuak eliza hau botatzea erabaki zuen, baina [[1870]]eko [[martxoak 9]]an Diputatuen kongresuan ekitaldi historiko batean, [[Manuel Silvela]] diputatuak, eztabaida bizi baten ondoren, gobernuak eliza hau errespetatzeko konpromezua hartzea lortu zuen, berari esker gaur egun mantentzen delarik.
 
=== Valentziako probintzian ===
* [[Masamagrell]]. 1271n bere hiri-gutunean domeinua Calatravako Ordenari eman zitzaion.
 
== Kanpo loturak ==
{{commons}}
 
[[Kategoria:Ordena militarrak]][[Kategoria:Espainiako historia]]
[[Kategoria:Espainiako historia]]
 
[[an:Orden de Calatrava]]
[[de:Orden von Calatrava]]
[[en:Order of Calatrava]]
[[es:Orden de Calatrava]]
[[eo:Ordeno de Kalatrava]]
[[es:Orden de Calatrava]]
[[fi:Calatravan ritarikunta]]
[[fr:Ordre de Calatrava]]
[[ru:Орден Калатравы]]
[[sv:Calatravaorden]]
 
[[Kategoria:Ordena militarrak]][[Kategoria:Espainiako historia]]
252.705

edits