Jacopo Barozzi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Vignolafiveorders.jpg|thumb|Vignolaren arkitekturako bost ordenen irudia]]
'''Jacopo Barozzi''' ([[Vignola (Modena)|Vignola]], [[1507]] - [[Erroma]], [[1573]]), gehienean '''Jacopo Barozzi deda Vignola''' edo '''''il Vignola''''' deitua, [[italia]]r arkitekto [[manierismo|manierista]] izan zen.
 
Ikasketak [[Bolonia]]n egiten ari zenean, San Petronio elizaren aurrealdearen eraikuntzan parte hartu zuen. [[1541]]ean [[Frantzia]]ra joan zen eta [[Fontainebleauko jauregi]]ko lorategietako eskultura batzuk zizelkatu zituen. [[1543]]-[[1550]]. urteetan Bolonian egon ondoren, [[Erroma]]ra joan zen, eta Sant´Andrea eliza eraiki zuen ([[1554]]). [[1559]]-[[1564]]. urteetan [[Caprarola]]ko ''Palazzo Farnese'' eraiki zuen. [[1565]]ean ''Palazzo dei Banchi'' egin zuen Bolonian, eta [[1568]]an hasi zuen bere maisulana, Erromako [[Gesù eliza]]. Arrakasta handia izan zuen arkitekturari buruzko ''Regola delli cinque ordini d´architettura'' ([[1562]], ''Arkitektura bost ordenei buruzko tratatua'') lan teorikoak.