Arkitektura barrokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: «Kategoria:Arkitektura garaiak» kategoria «Kategoria:Arkitekturaren historia» kategoriara aldatzen
No edit summary
1. lerroa:
{{Wikiproiektu|Arkitektura|Arkitektura}}
[[Fitxategi:Santuario De Loyola, Basque Country, Spain.jpg|thumb|240px|[[Loiolako Santutegia|Loiolako santutegiko basilikaren]] fatxada nagusia eta [[kupula]] ([[Azpeitia]], [[Gipuzkoa]]), Euskal Herriko arkitektura barrokoaren eraikin garrantzitsuenetako bat.]]
[[File:Sant Ivo Sapienza.jpg|thumb|240px|[[Sant'Ivo alla Sapienza]], Erroma]]
 
'''Arkitektura barrokoa''' [[europa]]ko [[arkitektura]]ren garai zehatz batean sortu zen arkitektura estilo bat da, [[barroko]] mugimendu orokorraren baitan. [[Pizkundea]] jarraitu zuen eta [[Erroma]]n sortu zen XVII. mendean eta XVIII. mendea arte Europako estatu [[Absolutismo|absolutistetan]] hedatu zen.
 
''[[Barroko]]'' hitza, [[Portuges|portugesetik]] eratorrita, forma ez-perfektuko [[perla]] esan nahi du eta hasiera batean erdeinuzko moduan erabiltzen zen estilo honen erregulartasun eta ordena falta kritikatzeko. Estilo honen karakteristikarik aipagarriena [[elipse]], [[kurba]] eta [[espiral]]en erabilera da. [[Margolaritza]]z, [[Eskulturgintza|eskulturaz]] eta beste hainbat teknikaz baliatzen da konposizio artistiko joriak sortzeko lan hauek enkargatu zuten [[monarka]]k goraipatzeko.
 
[[Europa]]ko hainbat herrialdeetan, hala nola, [[Frantzia]]n eta [[Erresuma Batua]]n, beste estilo arrazionalistago bat sortu zen berpizkundeko arkitekturatik eratorrita, Klasizismo barrokoa.
 
XVIII. mendean, Frantzian sortu zen barrokotik eratorritako beste estilo berri bat, gehiegikeriaz eta erakuskeriaz betea: [[rokoko]] estiloa.
 
== Ezaugarriak==
 
Sakontasuna lantzen duen konposizio modua, itxurazko efektuak —''[[trompe l’oeil]]'' delakoa—, obra bere osotasunean hartzea —eta ez bere osagaiek banan banan harturik osatzen duten multzo gisa— dira barrokoaren ezaugarri formal batzuk. Apaindurazko oparotasuna nabarmena da, eraikuntzaren kanpoko aldetik eta barne aldetik, halako moldez non apaingarriak guztiz nagusitzen baitzaizkie eraikuntzazko osagaiei. Lerro bihurriak eta apaindura [[zutabe]]ak erruz agertzen dira. Ekaietan kolorezko [[marmol]]a, [[urreztadura]] eta [[iztuku]]ak ugari erabiltzen dira.
 
[[Vignola]]ren ''[[Gesù eliza]]'' ([[Erroma]], 1568) arkitektura barrokoaren aitzindaritzat hartua izan ohi da. Italian, estilo honetako arkitektorik garrantzitsuenak [[Maderno]], [[Pietro da Cortona]], [[Bernini]], [[Borromini]] eta [[Juvarra]] izan ziren. Frantzian, beranduko barrokoa edo [[rokoko]] deiturikoa garatu zen. Alemanian [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]] zela eta, lehen barrokoaren eraginik ez zen sumatu, baina XVIII. mendean bete-betean garatu zen estilo hau Frantziako rockoko estiloaren eraginez. Ingalaterran arkitekturaren alorrean garrantzi gutxikoa izan bazen ere barrokoa, [[altzari]]gintzan bi estilo eman zituen: Ana Erregina eta Chippendale. Espainian XVII. mendearen amaieran eta XVIII.aren hasieran ''[[churrigueresco]]'' izendaturiko arkitektura barrokoak maila garaiena iritsi zuen, Churriguera anaiak, Pedro Ribera, Narciso Tomé eta Casas Novoa artista behinenak direlarik.
 
==Barrokoa Euskal Herrian==
 
Arte barrokoak XVII. mendearen bukaeran egin zuen sarrera Euskal Herrian. Gerrek eta kolonietako gehiegikeriek lehen krisi larria ekarri zuten XVI. mendearen bukaeran [[Espainia]]ra eta, honen barnean, Hego Euskal Herrira; diru eskasia zela kausa, beheraldi handia izan zuen arteak. Kontrarreformaren izpiritua jaso zuten erlijio ordenei esker, ordea, [[Jesusen Lagundia]]ri ezker bereziki, berpiztu egin zen. Euskal barrokoaren gorena XVIII. mendean etorri zen, [[Indietako Konpainia]]k eta [[Caracasko Errege Konpainia]]k bultzatuta.
 
Lehen barrokoan (XVII. mendeko lehen bi herenak), eraikuntzak ez dira hain aberatsak ([[Infantado Dukeen jauregia]] Lazkaon eta [[Lohobiaga etxea]] Lapurdin). XVII. mendearen bukaeratik aurrera Hego Euskal Herriko barrokoa ''churrigueresco'' izeneko estilo oparoaren bidetik abiatu zen, eta orduantxe iritsi zuen gorena euskal barrokoak. Euskal Herriko erlijio eraikuntza barroko handiena, [[Loiolako Santutegia]], garai honetakoa da (1681. urtean eraikitzen hasia). Frantzian nagusitu zen Luis XIV.a estiloak eragin eskasa izan zuen Hego Euskal Herrian. Azken barrokoan (XVIII. mende hasieratik aurrera), rokoko eta Luis XIV.a estiloetan erabilitako elementuak nahasi ziren, Italiatik aurrez ekarritakoekin batera ([[Zumaran etxea]] Eibarren; Urizaharreko elizako korua). Loiolako Santutegiaz eta eraikuntza zibil ugariez gainera, aipagarriak dira Donostiako [[Santa Maria basilika|Santa Maria eliza]] (1743), Nafarroako Sorosladako [[San Gregorio Ostiense eliza]] (1765) eta Tuterako [[San Jurgi eliza]] (1749).
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2012/11/20}}
 
[[Kategoria:Arkitektura barrokoa]]