Ibai delta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Hasierako paragrafoak txukundu ditut
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:NileDelta-EO.JPG|thumb|200px|[[Niloren delta]] satelite irudian ([[NASA]]).]]
 
'''Delta''' [[ibai]] batbatek bere ahoan —ibaiak bere urak [[itsaso]]ratzean, [[estuario]], [[aintzira]] edo [[urtegi]] batera isurtzen dituen tokian— sortzen den [[hiruki]] formako lurraldea da. Lurralde hori, metatzen diren sedimentuek eratzen dute, ibaiaren isuria desagertzen doan heinean. Ibai besoez osatuta dago, ibaiak eramandako sedimentuak metatu diren [[uharte (geografia)|uharteak]] banatzen dituztenak, itsasora, [[ozeano]]ra edo [[aintzira]]ra iritsi ondoren. Ibai handienen delten metaketek, honako ezaugarri hau dute: ibaia, kanal aktibo eta ez aktibo multzo bat eratzeko, banatzen eta berriz batzen diren hainbat besotan banatzen da.
 
Deltarik ospetsuena [[Nilo]] ibaiarena da, eta handik dator itsasoratze forma horri ematen zaion izena. Nilo ibaiaren itsasoratzeak hiruki forma nabarmena du, [[Delta (greko)|delta]] (Δ) greziar hizkiaren oso antzekoa. Horregatik, [[Herodoto]] historialariak izen hori eman zion.