Borroka libre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: tr:Serbest güreş
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
10. lerroa:
Alabaina, eta jendeak uste zuenaren aurka, antzinaroko Olinpiar Jokoetan praktikatzen zen borroka gaur egungo Borroka Libre Olinpiarraren antzekoagoa zen, hankak erasorako aktiboki erabiltzea eta aurkariarenak erasotzea baimendua baitzegoen.
 
Borroka Librea Olinpiar Jokoetan [[Nazioarteko Olinpiar Batzordea]]k [[1901]]ean [[Paris]]en egin zuen ekitaldian onartu zen. Borroka Libreko lehen olinpiar probak [[1904ko Udako Olinpiar Jokoak|1904ko Udako Olinpiar Jokoetan]] jokatu ziren, [[AEB]]etako [[Saint Louis (Missouri)|Saint Louis]] hirian. Olinpiar ofizialek kirol berri hau gehitzea erabaki zuten, grekoerromatarrak baino iragan pobreagoa zuena eta hau bezain noblea ez zena, baina ospe handia zuena, batez ere [[Erresuma Batua]]n eta [[AEB]]etan, [[XIX. mendea|XIX. mendemendeko]]ko berbena eta ferietako ikuskizun izarretako bat zena, entretenimendu profesional mota bat. Grekoerromatar borroka bezala, ordutik Olinpiar Jokoetako egitarauan agertzen da.
 
[[1912]]an, [[Suedia]]n [[FILA]] sortu zen (Borroka Elkartuen Nazioarteko Federakuntza), kirol hau zuzentzen duen nazioarteko erakundea dena. Gaur egun, [[Errusia]] da nagusi borrokan, bereziki grekoerromatarrean, baina [[AEB]]ak dira nagusi borroka librean. Nazioarteko maila duten borrokariak irtetzen diren nazioen zerrendan [[Turkia]], [[Iran]] eta [[Mongolia]] ere badaude, herrialde hauetan borroka kirol nazionala delarik. [[Sidney]]n ospatu ziren [[2000ko Udako Olinpiar Jokoak|2000ko Udako Olinpiar Jokoetarako]] borrokako egitaraua aldatu egin zen. [[1972]]tik borroka pisuaren araberako hamar mailatan banatzen zen bi modalitateetan. Sidneyn, ordea, estilo bakoitzean pisuaren araberako zortzi maila soilik aurkeztu ziren. Pisuak ere apur bat aldatu egin ziren eta mailarik arinena ezabatu zen, soilik eulierdi pisua zeritzona.