Tenis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (Bot: Modificando ckb:تێنس por ckb:تێنیس
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
→‎Ezaugarri orokorrak: Puntuazioa atalean azalpena gehitu
21. lerroa:
* '''Partidaren iraupena''': Ez da denboraz neurtzen, jokalariek lortu behar duten set kopuru jakin batez baizik. Normalean gizonezkoek bost set egin behar dituzte partidako; emakumeek, berriz, hiru. Partida, jokalarietako batek hiru (gizonezkoek) edo bi (emakumeek) set irabaztean bukatzen da.
 
* '''Puntuazioa''': Set bakoitza hainbat joko edo gametan banatzen da. Set bat irabazteko, jokalariak sei joko lortu behar ditu, aurkariaren gain gutxienez bi jokotako aldea izanik. Halako alderik ez badago, jokoak aurrera egingo du jokalarien artean bi jokoren aldea lortu arte. Set batean jokalariek seina jokotan berdintzen badute, txapelketa askotan “tie-break” edo “bat-bateko heriotza” izeneko desberdinketa sistema erabiltzen da: jokoak aurrera egiten du bietan batek zazpi puntu lortu arte; horretara iritsi denak bi puntuko aldea baldin badu, berea da jokoa; aldea txikiagoa baldin bada, jokoan jarraitzen dute, bietako batek bi puntuko aldea lortu arte. Lau puntu lehenengo ateratzen dituenak eskuratzen du jokoa. Hiru puntura berdintzen badute (“deuce”), bi puntu segidan atera behar dira jokoa eskuratzeko. Aurrera egiten du jokoak halakorik gertatu arte. Jokoan puntuak ez dirakontatzeko era korrelatiboanberezia kontatzenda: ateratako lehen puntuari "15" puntuesaten ematen zaizkiozaio, bigarrenari "30" eta hirugarrenari "40"; laugarren puntua ateratzeak, berriz, jokoa eskuratzeaneskuratzea esan nahi du, gorago aipatutako berdinketa kasuak salbu. Kontatzeko era hori plazako lehengo pilota jokoei zor zaie, non puntua egindakoan, hurrengo sakea 15, 30 eta 40 metro gehiagoko puntutik egiten baitzen. Itxura guztien arabera, euskal jokoetan erabiltzen zen sistematik heldu dira puntuen izen horiek.
 
* '''Kolpeak''': Partidan pilota erraketaz jotzeari deitzen zaio horrela. Pilotari norberaren zelaian lurra jo ondoren nahiz jo aurretik eman dakioke kolpea. Botea eman ondoren, drive eta errebes kolpeak erabiltzen dira: lehenengoan, erraketari eusten zaion alde beretik ematen da kolpea; bigarrenean kontrako aldetik. Botearen aurretiko kolpeetan bolea da aipagarriena. Lehenengoak zelaiaren atzealdetik eman ohi dira; boleak, berriz, sarearen hurbiletik. Jotzean pilotari ematen zaion efektuaren (edo gurpilaren) arabera, aldaki desberdinak izaten ditugu. Kolpe mota bakoitzerako erraketari eusteko era desberdina izaten da.