Bi anai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
44. lerroa:
=== Bostgarren kapitulua ===
 
Aita lurperatu ondoren, Paulo bere ohiko bizimodura itzultzen da, bere aitarena zen zerrategian lan eginez. Gauez, ordea, lo hartu ezinik egoten da, kexati eta amarekin eta aitarekin gogoratuz. Amaren hitzak gogoratzen ditu une horietan, nola esaten zion Danielekin kontuz ibiltzeko eta bereziki bere osabarekin, etxea eta zerrategia bereganatu nahi dituelako. Aitaren hitzak ere gogoratzen ditu, ordea, nola Daniel zaintzeko erregutzen dion. Txori laguntzaileak naturako ipuin eta irudi metaforikoez osatzen du narrazioa. Paulori lo hartzen ere laguntzen dio, bere inguruan jostari ibiliz eta horrela entretenituz. Arratsalde batean, Daniel kattagorriekin jolastu ordez, beste norabait joan dela nabaritzen du Paulo anaiak. Itzultzen denean, Danielek ez dio non egon den esan nahi eta Paulo berarekin joaterik ere ez du nahi. Gau batean, intziriak entzunda, Danielen ohera gerturatzen da eta, masturbatu ondoren, [[isurtze|isuri]] egin duela nabaritzen du. Orduan, amak esaten ziona gogoratzen du, nola Daniel sexu-gogo bizia izaten du. Pentsamendu horietan murgildurik gelako armairuan apoiattzen da bina orduan Daniel joka hasten zaio eta lurrera botatzen du. Ondoren, armairutik [[tarta]] bat ateratzen du, berea dela oihu eginez.
 
=== Seigarren kapitulua ===
68. lerroa:
=== Hamaikagarren kapitulua ===
 
[[Fitxategi:Gänse in Flugformation über Juist.JPG|thumb|rgiht|300px|Egoerari buelta eman ezinik, bi anaiak trenak harrapatuta hil eta antzara bihurtzen dira, hegoalderantz abiatzen den saldo baten baitan. Eleberriko elementu fantastikoak animaliekin loturik daude beti. Eleberrian agertzen diren animaliak txoriak, kattagorriak, sugea eta antzarak dira.]]
 
Festa bezperan, zinta jokoaren arduradunari eman aurretik Paulori erakutsi nahi diola aitzaikitzat harturik, Carmenek zinta eraman eta hasieran zeukanaren ordez eraztun askoz ere txikiagoa jartzen dio, Danielek zinta eskuratzea zailagoa izan dezan. Azpikeria honen ondoren, Paulorenagan doa eta Danielek tira egin beharreko eraztuna beltza dela aipatzen dio. Paulok plana berresten du eta Carmeni zinta jarri behar al duen galdetzen dio. Carmenek bere zinta inork nahi ez lukeela eta benetan maite duen mutila beragana (Paulo, hain zuzen, aipatzen ez badu ere) inoiz etorri ez dela esanez erantzuten dio. Carmenen azpikeriaren arrazoiak agerian geratzen dira: Paulorekiko [[jeloskortasun]]a, Teresa dela eta. Biharamunean, zinta-jokoa ospatzen da: mutilak txandaka joaten dira eraztunak hartzen baina Danielen txanda denean, Daniel baldarki inguratu eta eraztuna hartzeko ahaleginetan erori egiten da bizikletatik, jendearen parre artean. Behin eta berriz saiatu arren, guztietan huts egiten du. Azkenean, beste mutil batek hartzen du eraztun beltza eta dagokion zinta. Danielek, bere onetik aterata, mutila jipoitu eta odoletan uzten du, jendeak mendean hartzea lortu arte.
74. lerroa:
=== Hamabigarren kapitulua ===
 
Antzara saldo bateko lehen antzarak sugea akabatzeko Mintzoaren agindua jasotzen du Obabatik pasatzean. Agindua bete eta bide batez, Paulo eta Danielen desagerpenaren berri jasotzen du herriko jendearen hizketak entzunda. Zinta-jokoaren ondoren, erretoreak Daniel etxean lotuta edukitzera behartu zuela aipatzen da horren arrazoi gisa. Herrian talde bat antolatzen da bi anaiak mendi eta basoetab bilatzeko. Teresa, ordea, ziur dago trenbidera joan direla eta hala adierazten dio Carmeni. Carmen susmo horren berri ematera joaten da besteengana. Antzarak hori entzunda, trenbiderantz abiatzen da eta bi anaiak ikusten ditu tunel baten parean zutik eta elkarri eskua emanda. Trenak harrapatu eta hil egiten ditu. Hilda, bi anaiak antzara bihurtzen dira eta antzara nagusiari jarraitzen diote zeruan.
 
== Kanpo loturak ==