Benvenuto Cellini: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
20. lerroa:
}}
 
'''Benvenuto Cellini''' ([[Florentzia]], [[1500]]eko [[azaroaren 3]]a - [[1571]]ko [[otsailaren 13]]a) [[italia]]r eskultore trebea, zilargin handia eta idazle zorrotza izan zen, eta [[manierismo]]ko artistarik garrantzitsuenetakoa. Hala ere, artista dohainari baino, abenturaz betetako bizitzari eta bere izaerari zor dio ospea. Abenturaren, emakumeen eta parrandaren zalea zen Cellini, eta baita artista bikaina ere. Inork ez bezala jaso zituen [[Donatello]] eta [[Michelangelo]], bere aurreko eskultore bikainen oreka, grazia eta dohain handiak.
 
Celliniren lanetara zaletu ziren [[Medici]]ko [[Frantzisko I.a Medicikoa|Frantzisko I.a]] eta [[Kosme I.a Medicikoa|Kosme I.a]], eta baita [[Klemente VII.a]] eta [[Paulo III.a]] aita santuak ere.
30. lerroa:
 
[[Fitxategi:Persee-florence.jpg|thumb|left|200px|''Perseo'', [[1545]]-[[1554]], Loggia dei Lanzi, [[Florentzia]]]]
[[1545]]. urtean Florentziara itzuli eta, Mediciko [[Kosme I.a Medicikoa|Kosme I.aren]] babespean, bere eskultura-obra handienak egin zituen ondoko urteetan: ''Cosme I.a'' (1545-[[1548]], [[Palazzo Bargello|Museo Nazionale del Bargello]], Florentzia), ''Narciso'' (1548) eta ''Perseo'' (1545-1554, Loggia dei Lanzi, Florentzia), bere eskultura ospetsuena. [[1555]]-[[1562]] bitartean ''Gurutzefika'' egin zuen, [[marmol]]ezko lana. [[Frantzisko I.a Medicikoa]]k Espainiako [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.ari]] eman zion opari, eta [[El Escorial]] monasterioan dago gaur egun. Lan horretan -erabateko biluzia- aipatzekoak dira [[anatomia]]ren xehetasunak.
 
== Idazlanak ==