Belokeko monasterioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{argitzeko|Ahurtiko monasterioari|Beloki}} {{Euskal Herriko gaztelu infotaula | izena = Belokeko monasterioa | irudia = Abbaye Notre-Dame de Belloc 1.jpg | irudi-oina = Belokeko...
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
27. lerroa:
[[Espainiako Gerra Zibila]]ren garaian bestela hainbat euskaldun ihesean babestu ziren monasterio honetan, bereziki elizgizon eta kulturgileak, besteak beste [[Jose Ariztimuño|Jose Ariztimuño "Aitzol"]], [[Fernando Artola|Fernando Artola "Bordari"]] eta [[Jose Miguel Barandiaran]].
 
Denboran aurrerago, [[nazi]]ek Frantzia okupatu zutenean ere erresistentziako kideek eta bestelakoek aterpe topatu zuten monasterioan. Eliza frantziarra ofizialki Francoren alde egin zuen modu berean, Vichyren alde ere egin zuen. Hala ere, Beloki kasu bietan desberdin jokatu zuen eta arazo handiak ekarri zizkien fraideei. Arduradun nagusiak atxilotu zituzten eta gainontzekoek ihes egin behar zuten, [[1945]]ean monasterioa hutsik geldituz bigarren aldiz.
 
Errekuperatu ondoren, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]] eta [[IK]]ko iheslariekin berdintsu jokatu zuten ere bai, honek barne eztabaida gehiago sortu bazituen ere.
 
== Iratzeder ==
Fraide ezagunen artean [[Jean Diharce|Jean Diharce "Iratzeder"]] dugu, [[1972]]tik [[2008]]an hil arte bertan ia etengabean bizi izan zelarik.
 
[[1959]]an, fraidetxean sartu baino lehen, "[[Zeru-menditik (1941-1946)]]" poema sorta karrikaratu zuen, eta bertan bildutako "Su eta ke" olerkian pasarte hau errepikatzen du beste bertsoen artean: ''"Maite zaitut bihotzetik, maite zaitut, Beloke / Zure gaintto kartsuari, oro pindar ta bake / Soinu-kantuz baitario gau-egunaz otoiz-ke."''