Belarraren ahoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
{{argumentua}}
 
[[Adolf Hitler]]rek [[II. Mundu Gerra]] irabazi du eta Europa osoaren jabe izatea lortu du. "''Gizon Txikia''" -nobelan izendatzen den bezala- bere itsas armadarekin [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBtara]] bidean da. Beste pertsonaia bat, [[Charles Chaplin]], ''The Great Dictator'' filmaren egilea, itsasontziko ziega batean toruratzen ari dira. Filma estrenatu zenetik, Charles Chaplin da Hitlerrek munduan gehien gorroto duen gizakia. Gizon Txikiak "Marko Polo kodea" aplika diezaioten agindua eman du: bere eskuekin torturatuko du zinemagilea.
 
[[New York]]en lehorreratzen dira tropa naziak, lau aste itsasoan eman ondoren. Hitlerrek plan osoa buruan dauka: Liberty Islanden erresistentzia gutxi izango dute, eta hiria osorik bereganatzen dutenean, AEBtako armada ez da hiria bonbardatzera ausartuko. Denak lasai dirau eta tropek aurrera egiten dute hirian barna, musika banda batek, Hitlerrek hala aginduta, [[Richard Wagner]]en musika jotzen duen bitartean. Komedianteak, bien bitartean, ziegako leihotxo biribila puskatu eta uretara salto egiten du. Ur koipetsuetan barrena igeri eginez, lurrera ailegatzen da, zeharo akiturik. Jatorri frantseseko agure konkordun batek etxean ezkutatuko du...