Barrengorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.3) (robota Erantsia: zh:四孢蘑菇
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
28. lerroa:
'''Barrengorria''', '''azpibeltza''' edo '''urdintza''' (''Agaricus campestris'') [[perretxiko]] mota bat da.
 
Txanpinoi honen orriak kolore arrosa bizikoak dira gaztetik zahartu arte. Txapelak 6-12 cm-ko diametroa du, hasieran esferikoa eta lodia baina gero laundua. Txapeleko azala batzuetan leuna, zetakara eta zuria izaten da, noizbehinka hori samarra, eta besteetan ilunagoa eta leuna edo ezkatatsua, barietateen arabera. Orri libre eta hertsiak ditu, hasieran arrosak, gero lilak eta azkenik marroi ilunak, ia beltzak. Hanka motza, lodia, betea eta zurixka. Goialdean eraztun bakun, mehe, mintzaire eta hauskorra du, batzuetan desagertua. Mami trinko, lodi eta zurixka, baina ebakitzerakoan arrosa bihurtzen da. Zapore geza eta usain atsegina baina ez anisarena bezalakoa. [[Espora]]k marroi ilunak eta eliptikoak. Jangarri ona da, baina ez du merezi ale zaharrak eta ia orri beltzak dituztenak jateak. Euskal Herrian gehien ateratzen den perretxiko jangarrietakoa da.
 
Udaberrian kontuz ibili behar da kolore zurikoa den ''[[Amanita verna]]'' espeziearekin ez nahasteko. Azken perretxiko hilgarri honek oinean bolba du eta bere orriak zuriak dira, ez arrosak, eta ez beltzaxkak. ''[[Agaricus]]'' generoko espezieak bereiztea nahiko zaila da. Horretarako ongi begiratu behar dira ezaugarriak: neurria, txapelaren kolorea, mamia ebakitzerakoan zein koloretara aldatzen den, erreakzio kimikoak, usaina, zein lekutan ateratze den eta esporen neurria eta forma.